63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Alkatetzak 2005eko apirilaren 29ko 50. ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun azterlana, Mirian Arellano Mangado andreak eta Miguel Sáenz Espelosín jaunak sustatua, Alloko udal mugapean. Xehetasun azterlan horren bidez Alloko hiri lurzoruko A.0.1 eremuko 1. poligonoko 268. lurzatian dagoen orubearen lerrokadurak aldatuko dira.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Allon, 2005eko apirilaren 29an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0511640