63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

G O R Z A

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101.2 artikuluan eta Bake epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, hamabortz egun naturaleko epea ezarri da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, 3/1995 erregelamenduko 1.2 artikuluan aipatzen diren betebeharrak bildu eta bake epaile titular eta ordezko hautatuak izateko interesa dutenek udal bulegoetan eska dezaten. Bertan behar den eskabidea eskuratzen ahalko dute.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Gorzan, 2005eko apirilaren 29an._Alkate udalburua, Luis Antonio Iriarte Recalde.

Iragarkiaren kodea: L0511511