63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1143/2005 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko burutzak betetzeko merezimendu lehiaketen epaimahaien osaera aldatzen duena. Lehiaketa haiek Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 16an emandako 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiari dagozkio.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 16an emandako 1878/2004 Ebazpenaren bidez merezimendu lehiaketaz 104 buru izendatzeko deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetarako. Aipatu deialdia 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Otsailaren 7ko 231/2005 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiarekin eta hemen axola duen gaiari lotuta, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko burutza hauetarako deialdietako onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren: Diruzaintza Bulegoa, Erregistro eta Agiritegi Bulegoa, Boluntario, Elkarte eta Programa Atala eta Oinarrizko Osasun Laguntzaren Atala. Zerrendekin batera, epaimahai bakoitzeko osaera zehaztu zen, deialdiaren 8. oinarrian aurreikusita zegoen bezala.

Otsailaren 28ko 51/2005 Foru Dekretuaren bidez, ordea, José Luis Alli Fernández jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen kargutik kendu zen, eta egun bereko 53/2005 Foru Dekretuaren bidez Nicolás Iribas Sánchez de Boado jauna izendatu zen kargu horrexetarako. Bestetik, martxoaren 21eko 66/2005 Foru Dekretuaren bidez Joaquín García Guajardo jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arloko Laguntzaren zuzendariordearen kargutik kendu zen, eta egun bereko 67/2005 Foru Dekretuaren bidez María Jesús Vicente Goicoechea andrea izendatu zen kargu bererako. Horrela, bada, bidezko da aipatu lehiaketetako epaimahaien osaera aldatzea, deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betetzeko asmoz.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko ondoko burutzak betetzeko merezimendu lehiaketen epaimahaien osaera aldatzea. Hauxe izanen da:

NAFARROAKO GIZARTE ONGIZATEAREN INSTITUTUA

_Diruzaintza Bulegoko Burutza.

Epaimahaia:

Mahaiburua: Nicolás Iribas Sánchez de Boado jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Teresa Aranaz Jiménez andrea, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendaria.

Mahaikidea: Ana Isabel Mintxinela andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: María Jesús de la Pisa andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna, Kudeaketako zuzendariordea.

Ordezkoa: María Luz Munárriz Desojo andrea, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordea.

_Erregistro eta Agiritegi Bulegoko Burutza

Epaimahaia:

Mahaiburua: Nicolás Iribas Sánchez de Boado jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Teresa Aranaz Jiménez andrea, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendaria.

Mahaikidea: Mikel Calvo Herrero jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Lourdes Martínez Mangado andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: José Antonio Marañón Oricáin jauna, Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariordea.

Ordezkoa: Miguel Garatea Crelgo jauna, Kudeaketako zuzendariordea.

_Boluntario, Elkarte eta Programa Ataleko Burutza

Epaimahaia:

Mahaiburua: Nicolás Iribas Sánchez de Boado jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Teresa Aranaz Jiménez andrea, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendaria.

Mahaikidea: María Carmen Mayo Gárate andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Juan José Ayesa López jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: María Jesús Vicente Goicoechea andrea, Menpekotasunen arloko Laguntzaren zuzendariordea.

Ordezkoa: Miguel Garatea Crelgo jauna, Kudeaketako zuzendariordea.

_Oinarrizko Laguntzaren Ataleko Burutza

Epaimahaia:

Mahaiburua: Nicolás Iribas Sánchez de Boado jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Teresa Aranaz Jiménez andrea, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendaria.

Mahaikidea: María José Marco Cebrián andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Raquel Jiménez Ochoa andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: María Luz Munárriz Desojo andrea, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordea.

Ordezkoa: José Antonio Marañón Oricáin jauna, Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariordea.

2. Ebazpen honen berri ematea mahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 9an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0512421