63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MIRANDA-ARGA

Aurrekontuetako aldaketa behin betikoz onetsirik

2005erako luzatutako aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko 1/2005 erabakia 2005eko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 13an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu berezia:

Kontusaila: 1.422.622. Komunen gaineko solairua ikastetxe publikoan eta konponketa lanak: 100.000,00.

Kontusaila: 1.432.648. Udaleko plan orokorraren prestakuntza: 60.000.

Gastuak, guztira: 160.000,00.

Finantzaketa:

Kontusaila: 1.75507. Dirulaguntza komunen gaineko solairurako ikastetxe publikoan: 46.723,40.

Kontusaila: 1.75510. Dirulaguntza Udaleko plan orokorra prestatzeko: 48.000.

Kontusaila: 1.91702. Mailegua, komunen gaineko solairurako ikastetxe publikoan. 53.176,60.

Kontusaila: 1.75510. Mailegua, Udaleko plan orokorra prestatzeko: 12.000,00.

Dirusarrerak, guztira: 160.000,00.

Miranda-Argan, 2005eko maiatzaren 6an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0512191