60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

PITILLAS

Ordenantzako aldaketa

Pitillasko Udalak, 2004ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren 5. artikulua aldatzea.

Jendaurrean egon eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; horregatik, behin betikoz onetsita dago eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da testu aldatua, orain honako idazketa hau duena:

"Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

_Euro 1, Herriko Etxeko edozein agiriren kopia bakoitzagatik, eskuratzea eta erreproduzitzea posible bada.

_2 euro, Herriko Etxean diren aurrerakinen ziurtagiri bakoitzagatik, luzatzea posible bada (orri bakoitzagatik).

_2 euro, luzatzen den lurzati-zedula bakoitzagatik.

_Euro 1, agirien konpultsa bakoitzagatik.

_0,10 euro, agiri partikularren fotokopia bakoitzagatik.

_3 euro, bandoan (ahots publikoa) partikularrek eskatuta jakinarazpena egiteagatik".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2005eko apirilaren 11n._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0510814