60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

114/2005 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Justizia zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Justizia Administrazioan Nafarroan dauden lanpostu hutsak bitarteko funtzionario gisa betetzeko izangaien behin betiko zerrendak onesten dira.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak uztailaren 27an emandako 49/2004 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko lanpostuak betetzeko aldi baterako langileak kudeatzeko arauak ezarri ziren.

Justizia zuzendari nagusiak irailaren 30ean emandako 266/2004 Ebazpenaren bidez, merezimendu-lehiaketarako deialdia egin zen, Justizia Administrazioan Nafarroan dauden lanpostu hutsak bitarteko funtzionario gisa betetzeko izangaien zerrendak osatzeko.

Justizia zuzendari nagusiak apirilaren 1ean emandako 70/2005 Ebazpenaren bidez, Justizia Administrazioan Nafarroan dauden lanpostu hutsak bitarteko funtzionario gisa betetzeko izangaien behin-behineko zerrendak onetsi ziren.

Aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren, Justizia zuzendari nagusiak irailaren 30ean emandako 266/2004 Ebazpenaren seigarren oinarriari jarraikiz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta argitaratzea, baztertuen kasuan arrazoia adierazita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) eta 49. artikuluei eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 11. artikuluari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Justizia Administrazioan Nafarroan dauden lanpostu hutsak bitarteko funtzionario gisa betetzeko izangaien behin betiko zerrendak onestea eta ebazpen honen eranskin gisa argitaratzea, sailkapen honen arabera:

I. eranskina._Behin betiko zerrenda orokorra.

a) Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoa.

b) Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoa.

c) Laguntza Judizialeko Kidegoa.

II. eranskina._Euskara merezimendu gisa aurkeztu dutenen behin betiko zerrenda.

II.1. Eremu mistoa:

a) Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoa.

b) Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoa.

c) Laguntza Judizialeko Kidegoa.

II.2. Eremu euskalduna:

a) Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoa.

b) Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoa.

c) Laguntza Judizialeko Kidegoa.

III. eranskina._Auzitegiko Medikuen Kidegoaren behin betiko zerrenda.

IV. eranskina._Izangai baztertuen behin betiko zerrendak.

a) Auzitegiko Medikuen Kidegoa.

b) Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoa.

c) Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoa.

d) Laguntza Judizialeko Kidegoa.

V. eranskina._Erreklamazioen ebazpena.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Justizia Zuzendaritza Nagusiko iragarki oholean eta Iruñeko Justizia Jauregiko argibide bulegoan argitara ematea eta, ondorio berberetarako, Agoizko, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako Barruti Judizialetako Epaitegi Dekanoetara eta Justizia Ministerioak Nafarroan duen Lurralde Kudeatzailetzara igortzea.

4. Ebazpen honen kontra interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 10ean._Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: F0512152