60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

O T S A G A B I A

E D I K T U A

Otsagabiko Udalak, 2004ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantza fiskal hauetako aldaketak: eremu publikoko hegalkina, lurzorua eta zorupea erabiltzekoa eta Udal hiltegia erabiltzekoa.

Iragarkia argitaratu zen 2005eko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 9an, eta jendaurreko aldian inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, behin betikoz onetsitzat jo dira ordenantza horietako aldaketak, honako testu hau dutenak:

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Zenbatekoen eranskina

I. epigrafea._Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, kadirak, terrazak: 38,07 euro/denboraldia.

I.2. Merkatu eta azoka txikiak:

_Postua paratuta: 3,60 euro/eguna

_Posturik paratu gabe (ibilgailuan): 3,60 euro/eguna

Kopuru horiek hasierako preziotzat hartuko dira, adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

I.3. Bestelako aprobetxamenduak (ferietako barrakak):

_6,37 euro egunean.

II. Epigrafea._Hegalkinaren aprobetxamendu bereziak

Tasa elektrikoak eta bestelakoak: tarifak izanen dira Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hitzartutakoak.

III. Epigrafea._Zorupearen aprobetxamendu bereziak

Gasbideen eta beste elementu batzuen tasak: tarifak izanen dira Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hitzartutakoak.

UDALAREN HILTEGIA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Tarifen eranskina

Ardi-azienda eta ahuntz-azienda: 0,67 euro, buru bakoitzeko.

Zerri azienda: 3,10 euro, buru bakoitzeko.

Ehiza larria (zatitzea): 3,10 euro buru bakoitzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2005eko apirilaren 11n._Alkate-udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0510717