60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B U R L A T A

Hasiera batez onetsirik Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako eranskina, zehazten baitu Burlatako Udaleko lanpostuetan sartzeko noiz den nahitaezkoa euskaraz jakitea

Burlatako Udalak, 2005eko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako eranskina, zehazten baitu Burlatako Udaleko lanpostuetan sartzeko noiz den nahitaezkoa euskaraz jakitea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1999 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako eranskina jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako eranskina behin betikoz onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Burlatan, 2005eko apirilaren 13an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0510545