60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARBARIN

Barbaringo udal hilerriaren erabilera, eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza

Barbaringo Udalak, 2005eko otsailaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen "Barbaringo udal hilerriaren erabilera, eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza"; orain jendaurrean egonen da, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 324. artikuluan eta ondokoetan xedatuarekin bat, hogeita hamar eguneko epean, espedientea Barbaringo Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute herritarrek eta interesatuek, alegazioak edo oharrak aurkeztu ahal izateko. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Barbarinen, 2005eko martxoaren 22an._Udalburu-kudeatzailea, Faustino Uriarte Barandalla.

Iragarkiaren kodea: L0510486