60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESTERIBAR

Ollokiko UE1-AR1 eremuko berdeguneak arautzen dituen ordenantza hasiera batean onetsirik

Esteribarko Udalak, 2005eko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ollokiko UE1-AR1 eremuko berdeguneak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Esteribarren, 2005eko apirilaren 11n._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0510966