60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

739/2005 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa eta potentzia txikiko energia eolikoa aprobetxatzeko instalazioetarako dirulaguntzen 2005eko deialdia onesten duena.

Europar Batasunak Liburu Berdean ezarritako epe luzerako estrategia energetikoaren helburuetako bat da energia berriztagarrien garapenaren bidez ekoizten den elektrizitatea gaurkoaren halako bi izatea 2010. urtean.

Ildo horretatik, energia berriztagarriak sustatzeko Espainiako planak ondoko helburua dauka: 2010. urterako energia berriztagarriek oinarrizko energia kontsumoaren % 12 ekoiztea.

Sareari lotutako instalazio fotovoltaikoek, martxoaren 12ko 436/04 Errege Dekretuaren arabera, prima berezi bat jasotzen baitute ekoitzitako Kw-ko, uste da instalazio horiek erakargarriak direla inbertsorearentzat. Eguzki-energiako gainerako instalazioei dagokienez, dirulaguntza portzentaje bat eman behar da, sareari lotutako instalazio fotovoltaikoek jasotzen duten primaren adinakoa, inbertsioaren errekuperazio aldia ere parekoa izan dadin denetan.

Deialdi honetako laguntzak "minimis" laguntzen barrenean sartzen dira, Europar Batzordeak 2001eko urtarrilaren 12an emandako 69/2001 Erregelamenduan eta Batzordeak 2004ko urriaren 6an emandako 1860/2004 Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraituz; lehenbiziko erregelamendu horretan zehazten da nola aplikatu EEaren Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "minimis" laguntzei, eta bigarrenean, berriz, artikulu horiek berak nekazaritza eta arrantza sektoreetako "minimis" laguntzei aplikatzeko arauak eman ziren.

2005eko urtarrrilaren 1az geroztik indarrean da Europar Batzordearen 2003/361/EE Gomendioa, 2003ko maiatzaren 6koa, mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertainen definizioari buruzkoa, deialdi honetan aplikatzekoa dena.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa eta potentzia txikiko energia eolikoa aprobetxatzeko instalazioetarako dirulaguntzen deialdia onestea, 2005. urterako.

2. Deialdiko oinarri arau-emaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean azaltzen dira.

3. 400.000,00 euroko gastua baimentzea 2005eko gastuen aurrekontuko kontusail hauen kargura: "Energia berriztagarrietako inbertsioetarako dirulaguntzak" izeneko 81002-81140-7800-425200 kontusailaren kargura, eta 850.000,00 euroko gastua "Toki entitateek energia berriztagarrietan egiten dituzten inbertsioetarako dirulaguntzak" izeneko 81002-81140-7600-425200 kontusailaren kargura, ebazpen honetatik heltzen diren konpromisoei aurre egiteko.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra -ebazpen honek ez dio administrazio bideari amaiera ematen-, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzenduta, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 4an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

I. ERANSKINA

Eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa eta potentzia txikiko energia eolikoa aprobetxatzeko instalazioetan inbertsioak egiteko laguntzen deialdiko oinarriak, 2005. urterako

1. oinarria._Xedea.

Europar Batasunak Liburu Berdean ezarritako epe luzerako estrategia energetikoaren helburuetako bat da energia berriztagarrien garapenaren bidez ekoizten den energia gaurkoaren halako bi izatea 2010. urtean.

Ildo horretatik, energia berriztagarriak sustatzeko Espainiako planak ondoko helburua dauka: 2010. urterako energia berriztagarriek oinarrizko energia kontsumoaren % 12 ekoiztea.

Sareari lotutako instalazio fotovoltaikoek, martxoaren 12ko 436/04 Errege Dekretuaren arabera, prima berezi bat jasotzen baitute ekoitzitako Kw-ko, uste da instalazio horiek erakargarriak direla inbertsorearentzat. Eguzki-energiako gainerako instalazioei dagokienez, dirulaguntza portzentaje bat eman behar da, sareari lotutako instalazio fotovoltaikoek jasotzen duten primaren adinakoa, inbertsioaren errekuperazio aldia ere parekoa izan dadin denetan.

2. oinarria._Onuradunak.

Pertsona fisiko edo juridikoek, izaera publiko zein pribatukoek, laguntza horiek eskatu nahi badituzte, 3. oinarrian zehaztutako energia aprobetxatzeko intalazioetan inbertsioak egin behar dituzte. Ez dute laguntzarik jasoko helburua errentan ematea duten inbertsioek eta, gainera, onuradunak inbertsioen jabea beharko du izan, baina horretatik kanpo daude sistema zentralizatuak dituzten jabe komunitateak. Horrelako instalazioetan eskaera komunitatearen izenean egin behar da nahitaez, eta ez auzoko bakoitzarenean.

Enpresek enpresa txiki eta ertainen beharkizunak bete behar dituzte, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EB Gomendioan ezarritakoaren arabera.

Europar Batasuna osatu zuen Tratatuko I. eranskinean aipatzen diren produktuak ekoitzi, eraldatu edo merkaturatzeko jarduerek (deialdiko II. eranskina), EEaren Tratatuko 87. eta 88. artikuluak nekazaritza eta arrantza sektoreetako "minimis" laguntzei aplikatzeari buruz Batzordeak 2004ko urriaren 6an emandako 1860/2004 Erregelamenduan ezarritakoa beteko dute.

3. oinarria._Laguntzak jasotzen ahal dituzten inbertsioak.

Dirulaguntza jasotzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitatean ondoko instalazioetarako egiten diren inbertsioek, baldin eta horiek nahitaezkoak ez badira eta aplikatu beharreko erregelamendu eta araudietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte:

3.1. Eguzki-energia termikoa.

Eguzki-energiaren tenperatura baxuko aprobetxamendu termikorako instalazioak, kolektore lauak edo huts-hodiak erabiliz, ur beroa, berokuntza eta klimatizazioa lortzeko badira.

3.2. Eguzki-energia fotovoltaikoa, sareari lotu gabea.

Elektrizitatea sortzeko instalazioak, sareari lotu gabeak, metaketarekin edo metaketarik izan gabe; eguzki eremuko potentzia 100 Wp eta 100Kwp artean.

Instalazio fotovoltaiko mugikorretarako ez da laguntzarik izanen, ez eta sareari loturik ez dauden instalazioetarako ere, telekomunikazio eta seinaleztapen sistemetan.

3.3. Eguzki-energia fotovoltaikoa, sareari lotua, helburu didaktikoekin.

Elektrizitatea sortzeko eguzki-energia aprobetxatzen duten instalazioak, sareari lotuak. Ikastetxeek egiten dituzten inbertsioek bakarrik jaso dezakete laguntza, instalazioak izaera didaktikoa baldin badu batik bat, produkzio helburuen aurretik betiere. Funtzionamendua azaltzen duten panel didaktikoak eduki beharko dituzte instalazioek, ikastetxeetan bertan.

3.4. Energia eolikoa, sareari lotu gabea

Elektrizitatea sortzeko instalazio eolikoak, 6 Kw bitarteko potentziakoak, metaketarekin edo metaketarik izan gabe.

3.5. Instalazio mistoak, azaldu diren mota horietako bi edo gehiago dituztenak.

Dirulaguntza emanen da energia ekoizteko behar diren elementuetan egindako inbertsioetarako bakarrik. Sareari lotuta dauden eta helburu didaktikoak dituzten eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen kasuan, horien izaera didaktikoari lotutako elementuek ere izaten ahal dute laguntza.

4. oinarria._Laguntzen zenbatekoa.

1. Eguzki-energiako instalazio termikoak:

a) Ur bero sanitariorako (UBS) baizik ez diren instalazioetan, diruz laguntzen ahal den kostuaren % 65era iritsiko da laguntza.

b) Berokuntzarako eta/edo klimatizaziorako ur beroa lortzeko ere badiren instalazioetan, diruz laguntzen ahal den kostuaren % 45ekoa izanen da laguntza.

2. Eguzki-energia fotovoltaikoko eta energia eolikoko instalazioak, sareari lotu gabeak:

a) Aisiarako jarduera eta etxeetarako instalazioetan, diruz laguntzen ahal den kostuaren % 15ekoa izanen da laguntza.

b) Gainerako instalazioetan, diruz laguntzen ahal den kostuaren % 65ekoa.

3. Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak, sareari lotuak, helburu didaktikodunak. Diruz laguntzen ahal den inbertsio kostuaren % 20koa izanen da laguntza, panel didaktikoen kostua barne dela.

Hala ere, sareari lotuta dauden eta helburu didaktikoak dituzten eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan, diruz laguntzen ahal den inbertsioa 49.000 eurokoa izanen da gehienez.

Gainerako instalazioetan, berriz, 150.000,00 euro artekoa izanen da gehieneko inbertsioa, toki entitateek egiten dituzten inbertsioetan salbu.

Gainera, instalazio bakar batek ere ezin ditu gainditu honako taula honetan ezarritako mugak:

INSTALAZIO MOTA INSTALAZIOAREN NEURRIA GEHIENEKO INBERTSIOA (BEZik GABE)

EGUZKI-ENERGIA TERMIKOA Kolektore lauak <= 20 m² 1.650 euro/m²

Kolektore lauak >20 m² 1.450 euro/m²

Huts-hodiak eta integrazio arkitektonikoa 2.050 euro/m²

EGUZKI-ENERGIA FOTOVOLT. Sareari lotu gabe 13 euro/ Wp

Sareari lotuta 7 euro/ Wp

ENERGIA EOLIKOA Sareari lotu gabe 13 euro/ Wp

Onuradunak energia arloko beste laguntza batzuk jaso baditu edo jaso behar baditu ondasun berberetarako, laguntza guztiek, batuta, ezin izanen dute aurreko kasuetako bakar batean ere gainditu diruz laguntzen ahal den kostuaren % 65a.

5. oinarria._Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2005eko irailaren 30ean bukatuko da.

Eskabideak horretarako ezarritako ereduaren arabera beteko dira; eredua Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko erregistro orokorrean eskuratzen ahalko da (Tomas Caballero parkea, 1, beheko solairua), bai eta haren webgunean ere: www.cfnavarra.es/industria/energía

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira eskabideak, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aurreikusitako lekuetako batean.

Dokumentazioa posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira (posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikulua).

Eskaerak aurreko ataletan finkatutako baldintzak betetzen ez baditu, organo eskudunak interesatuari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzala, eta adieraziko dio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatu eginen dela. Azken gorabehera horren berri emanen zaio interesatuari.

6. oinarria._Laguntza eman eta ebazteko irizpideak.

Eskabideak sarrera-hurrenkerari hertsiki jarraituz ebatziko dira, eta lehentasuna emanen zaie ebaluaziorako beharrezkoa den dokumentazioa osorik aurkezten dutenei, aurrekontuan dirua gelditzen den bitartean.

Eskabideko dokumentazioa hasieran osorik ez badago, harrera eguntzat hartuko da, hurrenkera ezartzeko, dokumentazio osagarria jasotzen den eguna; halakoetan ere aurrekontuan dagoen diruak mugatuko ditu laguntzak.

Organo instruktoreak eskaerak ebaluatu ondoren, laguntza emateko ebazpen proposamena igorriko zaio organo eskudunari.

Kontzesioaren gaineko ebazpena emateko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez, eskabidea osorik dagoen egunetik hasita.

Epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea edo, hala behar denean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, oinarri hauen 11. oinarrian ezarritako moduan eta epeetan.

7. oinarria._Laguntzen frogagiriak eta ordainketa.

Laguntzak jaso aurretik onuradunak egiaztatu beharko du, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, inbertsioak egin eta martxan jarri dituela eta eskatutako baldintzak betetzen dituela.

Instalazioak laguntzen ebazpenean adierazitako epean hasiko dira funtzionamenduan; hain zuzen ere, 2005eko urtarrilaren 1ean hasi eta azaroaren 15era arte gehienez.

Zehazki, instalazio osoari dagokion faktura aurkeztu beharko du onuradunak, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxienez ordaindu izanaren frogagiria. Ordainketa transferentzia bidez edo dirua bankuan sartuta egin beharko da, eta ez da eskudiruz egindako ordainketarik onartuko.

Aipatu betebeharretako edozein eta, hala denean, laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, laguntzak kobratzeko eskubidea galduko da.

8. oinarria._Laguntzen bateragarritasuna.

Laguntza horiek bateragarriak dira onuradunek jaso dezaketen beste edozeinekin.

Aurrekoa galarazi gabe, proiektu baterako laguntza guztiek diruz laguntzen ahal den kostuaren % 65a gainditzen badute, aldatu eginen da laguntza emateko ebazpena eta, hala denean, onuradunak itzuli egin beharko du portzentaje hori gainditzen duen zenbatekoa.

Horri begira, onuradunak, inbertsio proiektu bererako beste edozein laguntza publiko eskatu edo lortu badu, horren berri eman beharko du, laguntza eskatu edo jaso eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Horren berri ematen ez bada, laguntzak kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala denean, itzuli egin beharko da jasotako laguntza.

9. oinarria._Laguntzen "minimis" izaera.

Deialdi honetako laguntzak "minimis" laguntzen barrenean sartzen dira, Europar Batzordeak 2001eko urtarrilaren 12an emandako 69/2001 Erregelamenduan eta Batzordeak 2004ko urriaren 6an emandako 1860/2004 Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraituz; lehenbiziko erregelamendu horretan zehazten da nola aplikatu EEaren Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "minimis" laguntzei, eta bigarrenean, berriz, artikulu horiek berak nekazaritza eta arrantza sektoreetako "minimis" laguntzei aplikatzeko arauak eman ziren.

Horregatik, onuraduna enpresa bat denean, laguntza horien zenbatekoa, aurreko hiru urteetan "minimis" kontzeptuagatik jaso dituenei batuta, ez da izanen 100.000 eurotik gorakoa (Batzordearen 69/2001 Erregelamenduko 2.2 artikuluan finkatutako kopurua), edo 3.000,00 eurotik gorakoa (nekazaritza eta arrantza sektoreetarako Batzordeak emandako 1860/2004 Erregelamenduaren 3.2 artikuluan finkatutako kopurua).

Ondorio horrekin, enpresak behartuta daude araubide honi jarraituz aurreko hiru urteetan eskatu edo hartutako laguntzak adieraztera, eskaera aurkezten dutenean.

10. oinarria._Laguntzen onuradunen betebeharrak eta laguntzak itzuli beharra.

Dirulaguntza hauek jasotzen dituzten onuradunek instalazioak martxan mantendu beharko dituzte bost urtez gutxienez, instalazioa martxan jartzen denetik hasita.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta, dirua zertarako eman den, horretarako erabili dela egiaztatzeko ere.

Hein batean nahiz erabat ez baldin badira betetzen oinarri arau-emaile hauetan finkatutako baldintzak edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 8ko 8/1997 Foru Legean finkatutakoak, dirulaguntzak galdu edo murrizten ahalko dira, bai eta itzultzeko agindu ere.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, foru lege horretan agindutakoari jarraituko zaio.

11. oinarria._Errekurtsoak.

Oinarri arau-emaile hauen kontra interesatuek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

II. ERANSKINA

TCEaren I. eranskinean ageri diren produktuak

_Animalia biziak

_Haragi eta hondar jangarriak

_Arrain, krustazeo eta moluskuak

_Esnea eta esnekiak; hegaztien arrautzak; ezti naturala

_Animalien tripaki, maskuri eta urdailak (arrainenak ez direnak), osorik edo zatika

_Bestelako partidetan sartu edo azaldu ez diren animalien produktuak, 1. edo 3. kapituluko animalia hilak, gizakiak jateko balio ez dutenak

_Landare biziak eta lorezaintzako produktuak

_Lekaleak, landareak, elikadurarako sustrai eta tuberkuluak

_Fruitu jangarriak, zitrikoen eta meloien azalak

_Kafea, tea eta espeziak, matea izan ezik

_Zerealak

_Produktu xehetuak; malta; almidoi eta fekulak; glutena; inulina

_Hazi eta fruitu oleaginosoak, bestelako haziak eta fruituak, industria landareak, sendabelarrak; lastoak eta bazkak

_Pektina

_Gantza, zerriaren beste koipe batzuk, etxeko hegaztien gantzak, prentsatuak edo urtuak

_Behi, ardi eta ahuntz azienden gantza, bere horretan edo urtua, "lehen urinak" izeneko gantzak ere barne

_Eguzki estearina; oleoestearina; zerri gantzaren koipea eta emul- tsionatu gabeko oleomargarina, nahasi gabe eta prestatu gabe

_Arrain gantza eta koipeak eta itsasoko ugaztunenak, baita finduak ere

_Landare olioak, finkoak, bigunak edo zehatzak, landu gabeak, purifikatuak edo finduak

_Animalien edo landareen gantz edo olio hidrogenatuak, baita finduak ere, baina ondoko prestaketarik gabeak

_Margarina, zerri gantzaren suzedaneoak eta bestelako elikadura-koipe prestatuak

_Gantz gorputzak edo animalien edo landareen argizariak tratatzetik heldu diren hondakinak

_Haragi, arrain, krustazeo eta moluskuen prestakinak

_Erremolatxaren eta kainaberaren azukreak, egoera solidoan

_Bestelako azukreak, xarabeak, eztiaren suzedaneoak, baita ezti naturalarekin nahasitakoak ere, azukre eta melaza karamelizatuak

_Melazak, baita dekoloratuak ere

_Azukre, xarabe eta melaza aromatizatuak edo koloratzaileak emanak (baita azukrea bainillarekin edo bainillinarekin), azukrea edozein portzentajetan duten fruta zukuak izan ezik

_Kakaoa aletan, osorik edo puskatan, gordin edo errea

_Kakaoaren azala, mintza, geruzak eta hondarrak

_Egoskarien, barazkien, fruten eta beste landare batzuen edo beste landare zati batzuen prestakinak

_Mahatsaren muztioa hein batean irakina, baita "itzalia" ere alkohola erabili gabe

_Mahatsen ardoak, mahatsaren muztio "itzalia" alkoholarekin (baita mistelak ere)

_Sagardoa, perada, ezti-ura eta beste edari irakin batzuk

_Alkohol etiliko desnaturalizatua edo desnaturalizatu gabea, edozein graduaziotakoa, Hitzarmenaren I. eranskinean zerrendatutako nekazaritzako produktuekin egina. Bazterturik daude: pattarrak, likorrak eta gainerako edari espirituosoak, edariak egiteko alkoholaren prestakin konposatuak ("estraktu kontzentratuak" izenekoak)

_Ozpina eta suzedaneo jangarriak

_Elikadura industrietako hondarrak eta zaborrak; animaliendako janari prestatuak

_Tabakoa hostoetan edo landu gabe; tabakoaren hondarrak

_Kortxo natural landugabea eta kortxoaren hondarrak, kortxo xehetua, pikorretan edo hauts bihurtua

_Liho landugabea (liho uzta), enriatua, ezpatatua, orraztua edo bestela landua, baina irun gabea; iztupak eta lihoaren hondarrak (baita lihazkiak ere)

_Kalamua (Cannabis sativa) hostoetan, enriatua, ezpatatua, orraztua edo bestela landua, baina irun gabea; iztupak eta kalamuaren hondarrak (baita lihazkiak ere) Europako Ekonomi Elkarteko Kontseiluaren 1959ko abenduaren 18ko 7 bis Erregelamenduaren 1. artikuluaren bidez erantsitako gaia (7. "Egunkari Ofiziala", 1961eko urtarrilaren 30ekoa, 71. orrialdea)

Iragarkiaren kodea: F0511899