60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Aitzoaingo AIZ-14 unitatea birzatitzeko proiektua Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2005eko apirilaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Behin betikoz onestea Aitzoaingo AIZ-14 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, unitate horretako Konpentsazio Batzordeak sustatua, eta Julián Ignacio Cañas Labairu letratuak prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Sustatzaileek testu bategina aurkeztu beharko dute Berriobeitiko Udalean, udal arkitektoak zehazturiko agiriak bilduz bertan.

2._Onetsitako birzatiketaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarrraituz.

3._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean.

4._Onetsitako birzatiketa jabetza erregistroan inskribatuko da.

Berriobeitin, 2005eko apirilaren 19an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0511063