60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Berriogoitiko xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Berriobeitiko Udalak, 2005eko apirilaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Behin betikoz onestea Jailand Proyectos, S.L. enpresak Berriogoitiko BS-1 sektorearen esparruan sustatutako xehetasun azterlana , Juan Antonio Ciganda Archanco arkitektoak idatzia; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2._Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean.

Berriobeitin, 2005eko apirilaren 19an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0511062