60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Club de Tenis de Pamplona: Z-2/U.I. XVI-Arrosadia/Lezkairu eremuaren xehetasun azterlana Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2005eko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-API-07 (3/CU).

"Z-2/U.I.XVI-Arrosadia/Lezkairu (Club de Tenis de Pamplona) eremuaren xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko abenduaren 21ean hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2005eko otsailaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Z-2/U.I.XVI-Arrosadia/Lezkairu eremuaren xehetasun azterlana, María Jesús Alvarez andreak Club de Tenis de Pamplona ordezkatuz tramitera aurkeztua.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Testu arau-emailea

"5. Handitzearen definizioa

Igerileku estalia ontzi berri baten bidez handituko da, jendearen eskariari erantzuteko. Horrela handitzeko baldintzak hauek dira:

_Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren 79. artikulua betetzea.

_Araudiak eskatzen du:

Gehieneko okupazioa: Lehenbiziko 25.000 metro karratuetan, ehuneko 40 = 10.000 metro karratu.

Gainerakoan, (28.535), ehuneko 25 = 7.134 metro karratu.

Guztira: 17.134 metro karratu.

Egungo okupazioa 9.667,13 metro karratukoa da (ikus ED.01 plano erantsia).

Igerileku estaliaren xehetasun azterlanak 1.178,70 metro karratu gehiago dakar, eta horrek 10.845,83 metro karratu egiten du osotara, erran nahi baita, baimentzen diren 17.134 metro karratuetatik hagitz beheiti (ikus ED.02 plano erantsia).

_Araudiak eskatzen du, gainera, lorategietako eremua izatea, gutienez, lurzatiaren ehuneko 33.

Lurzatia: 53.535 metro karratu.

Lorategietako eremuaren azalera > ehuneko 33 = 17.667 metro karratu.

Club de Tenisek 34.401 metro karratu lorategi ditu gaur egun (ikus ED.01 plano erantsia).

Jarduketak ez du azalera hori murriztuko, estalkiko eremua gaur egun lorategitako dagoen ordokiaren jarraipena izanen baita (ikus ED.02 plano erantsia).

_Araudiak nahi du bolumena izatea B+1 edo tikiagoa, eta garaiera 12 metro baino gutiago.

_Lerrokadurak:

ED.03 planoan definitzen dira bolumen berriko lerrokadurak. Horiek gehienekotzat hartzen dira. Beraz, posible dira atzeraemanguneak nahiz irtenuneak, betiere terrazen bidez egiten badira, eta horiek ez badaude ez estalirik ezta itxirik ere.

_Garaierak:

Bolumen berrian garaierak ez dira gaur egungo igerilekukoak baino handiagoak izanen, gisa honetako elementuak kenduta: barandak, tximiniak, etxolak, eskailerak, antenak, pieza bakanak, lorategi bilakatutako aldeak, edo bertze batzuk, itxirik ez daudenak eta sapairik ez dutenak.

_Sestrak:

Estalkiko kanpo sestra igerileku estaliaren egungo bolumeneko bera izanen da, aitzineko puntuan zehaztu berri dena kenduta (ikus ED.03 plano erantsia). Beheko solairuko barne sestra egungo ontziko bera izanen da. Kanpo terrazetako sestra eta sotoetakoa aukerakoa da.

_Azalerak:

Gehieneko azalera eraikiak arestian definitu diren gehieneko lerrokaduren barnean sartzen direnak dira.

Lurraren kontrako bolumenetan haien azaleraren ehuneko 100 kontatuko da.

_Materialak:

Materialak eta eraikuntzaren osagaiak aukerakoak dira.

_Jarduketa:

Xehetasun azterlan hau onesten denetik aitzina, bere baldintzetara lotzen diren eraikinak zuzeneko jarduketakoak izanen dira.

Xehetasun azterlan honen alderdi funtsezkoren bat aldatu nahi zainez gero, bertze xehetasun azterlan bat tramitatu beharko da".

Iruñean, 2005eko apirilaren 13an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0510956