60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2004ko aurrekontu orokorra hasiera batean onetsirik

6/90 Foru Legeko 236, 276 eta 277. artikuluetan xedatua betetzeko, Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2005eko martxoaren 10ean egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen boz batez:

_Hasiera batean onestea 2005eko aurrekontuaren espedientea eta 2005eko plantilla organikoa.

_Hasierako onespenari buruzko iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Mankomunitatearen iragarki oholean paratzea, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean.

_Inork erreklamaziorik aurkezten badu, batzarrak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Los Arcosen, 2005eko apirilaren 4an._Mankomunitateko burua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0510738