60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Adostasun txostena 2004ko kontu orokorrari

Kontuen Batzorde Bereziak, 2005eko apirilaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen adostasun txostena ematea 2004ko aurrekontu orokor eta bakarraren kontu orokorrari; haren barnean sartzen dira Izarbeibarko Mankomunitatearen kontuak eta Arga Valdizarbe, S.L. zerbitzu enpresena. Orobat erabaki zuen jendaurrean edukitzea, idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe horren barnean, interesa dutenek kontuen gaineko erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezten ahalko dituzte, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305.2 artikuluan eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2005eko apirilaren 8an._Mankomunitateko burua, Alfredo Morales Vidarte.

Iragarkiaren kodea: L0510461