60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Iruñeko zoladurak berritzeko kanpainako 2005eko obrak

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko maiatzaren 3an hartu zuen erabakiaren bidez, lehiaketa publikorako deia egiten da, baldintza orokor hauekin:

Lehiaketaren izaera: Iruñean zoladurak berritzeko 2005eko obrak.

Lizitazioaren gehieneko prezioa: 496.965,31 euro.

Egiteko epea: 60 egun natural, gehienez ere.

Berme epea: urtebete.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Baldintzen plegua: Ecocopi paper-dendan eskatu ahalko da. Antso Azkarra, 20 behea. 31007 Iruña.

Eskaturiko sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, d kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ezarritakoak.

Behin-behineko fidantza: ez da eskatuko.

Prezioen berrikustea: ez dago.

Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

Eskaintzak aurkezteko eguna, tokia eta ordua: 26 egun natural izanen dira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean eta erregistro osagarrietan.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 4an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0511827