6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Ordenantza fiskaletako aldaketa tarifak eguneratzeagatik. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2004ko irailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskaletako aldaketa, tarifak eguneratzeagatik.

Onesteko erabakia 2004ko 123. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 13an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horietako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2004ko azaroaren 22an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

6. artikulua. Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko tarifak:

_Abonatuak:

Txikienen urteko kuota (4tik 6 urte bitarte): 16,00 euro.

Haurren urteko kuota (6tik 14 urte bitarte): 56,00 euro.

Gazteen urteko kuota (14tik 18 urte bitarte): 80,00 euro.

Helduen urteko kuota (18 urtetik aitzina): 143,00 euro.

Erretiratuen urteko kuota: 24,00 euro.

_Abonatu ez direnak:

Sarrerak lanegunetan, erretiratuak: 2,40 euro.

Sarrerak lanegunetan, helduak: 7,20 euro.

Sarrerak lanegunetan, gazteak: 4,00 euro.

Sarrerak lanegunetan, haurrak: 2,40 euro.

Sarrerak lanegunetan, txikienak: 1,60 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, erretiratuak: 4,00 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, helduak: 11,90 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, gazteak: 7,20 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, haurrak: 4,00 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, txikienak: 2,40 euro.

7 egunetarako abonuak, erretiratuak: 10,40 euro.

7 egunetarako abonuak, helduak: 25,50 euro.

7 egunetarako abonuak, gazteak: 15,00 euro.

7 egunetarako abonuak, haurrak: 10,40 euro.

7 egunetarako abonuak, txikienak: 6,40 euro.

15 egunetarako abonuak, erretiratuak: 20,00 euro.

15 egunetarako abonuak, helduak: 38,00 euro.

15 egunetarako abonuak, gazteak: 25,50 euro.

15 egunetarako abonuak, haurrak: 20,00 euro.

15 egunetarako abonuak, txikienak: 12,00 euro.

Sartze kuota, erretiratuak: 15,50 euro.

Sartze kuota, helduak: 38,50 euro.

Sartze kuota, gazteak: 23,00 euro.

Sartze kuota, haurrak: 15,50 euro.

Sartze kuota, txikienak: 15,50 euro.

_Kiroldegia:

Pistaren 1/3 alokatzea ordubetez: 13,50 euro.

Pista osoa alokatzea ordubetez: 39,00 euro.

Instalazio hauek taldeka erabili nahi izanez gero eta talde horiek nagusiki (% 75) abonatuek edo Ardoi Kirol Patronatuko kideek osatzen badute, abonatuak ez direnek ordaindu beharreko tasa honenbeste eurokoa izanen da orduko: 2,70 euro.

_Ardoi futbol zelaiak:

Ardoi aretoko futbol zelaia alokatzea, urtea: 605,00 euro.

Ardoi lurrezko futbol zelaia alokatzea, urtea: 805,00 euro.

_Sauna:

Sauna erabiltzeagatik:

Abonatuak: 0,75 euro.

Abonatu gabeendako, sarreraren edo abonuaren prezioaren barrenean sartzen da.

Karneta berriz egitea: 6,00 euro.

(*) Karnet berria dela eta, kirol koordinatzaileak proposaturiko tarifa.

HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

5. artikulua. Hilerri honetako bertze hilobi batzuetatik atera eta horma-hilobi batean berriz ere ehortziz gero, hilotza ateratzeagatik eta ehorzteagatik ordaindu beharko dira tasak. Gorpuzkinak bertze hilerritatik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.

E r a n s k i n a

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

_Ehorzketengatik eta ehorzteko eskubideengatik: 294,66 euro.

_Hobitik ateratzeagatik: 38,66 euro.

_Ehorzketak: 38,66 euro.

HAUR HEZKUNTZA ETA ZAINKETAKO IKASTETXEAN HAURRAK ONARTZEKO BALDINTZAK ETA PROZEDURA ZEHAZTEN DITUZTEN ARAUAK

9._2004/2005 ikasturterako tarifak.

a) Haur hezkuntzako ikastetxeetarako hilabeteko tarifak:

Tarifen gehieneko prezioak:

_Eskola: 7 ordukoa: 93,18 euro hilabeteko.

_Jantokia: 82,16 euro hilabeteko.

b) Tarifak ordaintzetik salbuesteko araubidea ezarriko da, urteko per capita errentan oinarriturik, urtarrilaren 26ko 264/2003 Ebazpenari jarraikiz:

Eskola:

Hilabeteko tasa, urteko per capita errentaren arabera:

Errenta < 3.212,77: 12,85 euro.

Errenta 3.212,78-5.140,43: 28,92 euro.

Errenta 5.140,44-6.425,53: 48,19 euro.

Errenta 6.425,54-7.710,66: 64,90 euro.

Errenta 7.710,67-8.995,76: 73,89 euro

Errenta > 8.995,76: 93,18 euro.

Jantokia:

Hilabeteko tasa, urteko per capita errentaren arabera:

Errenta < 3.212,77: 32,13 euro.

Errenta 3.212,78-5.140,43: 35,34 euro.

Errenta 5.140,44-6.425,53: 54,62 euro.

Errenta 6.425,54-7.710,66: 57,19 euro.

Errenta 7.710,67-8.995,76: 67,47 euro.

Errenta > 8.995,76: 82,16 euro.

_Haur Hezkuntzako ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek % 50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan. Tarifa hori ikastetxeari dagokion tarifa txikienaren parekoa izanen da, gutxienez.

_Haur Hezkuntzako ikastetxean 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiek 100eko 50eko beherapena izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta ikastetxeari dagokion tarifarik txikiena hirugarren eta hurrengo seme-alabengatik.

LUDOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

5. artikulua. Prezio publikoa 3,20 euro izanen da, eta izena ematen den une berean eskatuko da ordaintzeko, kontsideratzen baita orduan hasten dela bai Udala zerbitzua ematen bai onuraduna zerbitzua hartzen.

Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona kitatuko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan. Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

LGSaren % 60tik beheitiko dirusarrerak: salbuetsia.

LGSaren % 60tik % 75era bitarteko dirusarrerak: 3,86 euro.

LGSaren % 75etik % 90era bitarteko dirusarrerak: 7,73 euro.

LGSaren % 90etik % 105era bitarteko dirusarrerak: 11,59 euro.

LGSaren % 105etik % 120ra bitarteko dirusarrerak: 15,44 euro.

LGSaren % 120tik % 135era bitarteko dirusarrerak: 15,44 euro, gehi benetako kostuaren % 10.

LGSaren % 135etik % 150ra bitarteko dirusarrerak: 15,44 euro, gehi benetako kostuaren % 25.

LGSaren % 150etik % 165era bitarteko dirusarrerak: 15,44 euro, gehi benetako kostuaren % 50.

LGSaren % 165etik % 180ra bitarteko dirusarrerak: 15,44 euro, gehi benetako kostuaren % 75.

LGSaren % 180tik goitiko dirusarrerak: benetako kostuaren ehuneko 100.

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza hau ondoko arauetan xedatutakoaren babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 122. artikuluan; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 93. artikuluan eta hurrengoetan; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluan eta hurrengoetan.

E r a n s k i n a

I. epigrafea._Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak, metro karratuko:

_Denboraldia: 12,83 euro.

I.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko.

_Egunean: 9,39 euro.

_Denboraldia: 489,42 euro.

I.3. Bestelako aprobetxamenduak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko.

_Egunean: 0,78 euro.

_Hilabetean: 11,59 euro.

_Urtean: 115,65 euro.

II. epigrafea._Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II.1. Balkoiak eta terrazak ixtea.

_Balkoi edo terrazen itxitura bakoitzagatik: 23,92 euro.

_Kontraleiho bakoitza paratzeagatik: 8,01 euro.

II.2. Bestelako aprobetxamenduak:

_Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 0,31 euro.

_Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, hilabetean: 6,46 euro.

_Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, urtean: 64,76 euro.

III. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

_Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 231,25 euro.

_Okupatutako zorupeko metro karratu bakoitzeko, urtean: 6,90 euro.

IV. epigrafea._Gutxienez ere ordaindu beharreko eskubideak

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

_Aldamioak: 19,28 euro.

_Hesiturak: 19,28 euro.

_Bertzelako aprobetxamenduak: 11,57 euro.

_Jarduera salerosketa denean: 38,59 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza hau ondoko arauetan xedatutakoaren babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 122. artikuluan; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 93. artikuluan eta hurrengoetan; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluan eta hurrengoetan.

E r a n s k i n a

I. epigrafea._Zangak irekitzea.

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

I.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 123,36 euro.

I.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 114,58 euro.

I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 61,69 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

I.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 138,78 euro.

I.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 107,92 euro.

I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 77,10 euro.

II. epigrafea.

Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

_Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 30,86 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

E r a n s k i n a

I. epigrafea._Ordenantza honetako 2. artikuluko a) eta b) ataletako kasuak:

I.1. Familia bakarreko etxebizitzei eta orubeei lotutakoak:

Eraikin bakoitzak erreserbatutako tokia, bakar batendako nahiz batzuendako izan: 85,82 euro urtean.

I.2. Etxebizitza multzoei lotutakoak:

1-4 etxebizitza: 118,97 euro urtean.

5etik 10era bitarteko etxebizitzak: 124,63 euro urtean.

11tik 25era bitarteko etxebizitzak: 141,64 euro urtean.

26tik 50era bitarteko etxebizitzak: 169,96 euro urtean.

51tik 100era bitarteko etxebizitzak: 226,62 euro urtean.

101etik 150era bitarteko etxebizitzak: 283,27 euro urtean.

150 etxebizitza baino gehiago: 339,92 euro urtean.

I.3. Bestelako eraikin mota bati lotutakoak:

1-4 etxebizitza: 118,97 euro urtean.

5etik 10era bitarteko etxebizitzak: 124,63 euro urtean.

11tik 25era bitarteko etxebizitzak: 141,64 euro urtean.

26tik 50era bitarteko etxebizitzak: 169,96 euro urtean.

51tik 100era bitarteko etxebizitzak: 226,62 euro urtean.

101etik 150era bitarteko etxebizitzak: 283,27 euro urtean.

150 etxebizitza baino gehiago: 339,92 euro urtean.

II. epigrafea._Ordenantza honetako 2. artikuluko c) eta d) ataletako kasuak.

II.1. Gau eta eguneko erreserba.

_Metro lineal edo horren zati bakoitzetik, urtean: 56,66 euro.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba

_Metro lineal edo horren zati bakoitzetik, urtean: 42,49 euro.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK BURUTU ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

E r a n s k i n a

A) Jarduera sailkatuengatik.

_Jarduera lizentzia: 357,59 euro.

_Irekitzeko lizentzia: 286,07 euro.

_Eskualdatzeko lizentzia: 241,15 euro.

B) Jarduera kaltegabeengatik.

_Irekitzeko lizentzia: 214,56 euro.

_Eskualdatzeko lizentzia: 178,80 euro.

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

E r a n s k i n a

A) Ibilgailuak eremu publikotik kentzeko zerbitzuaren kuotak.

Kendutako ibilgailuen titularrek ordaindu beharreko eskubideak ondoko hauek dira:

1._2.500 kg bitarteko ibilgailuak: 62,47 euro.

2._2.500-5.000 kg bitarteko ibilgailuak: 100,84 euro.

3._5.000 kg-tik goitiko ibilgailuak: 175,48 euro.

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, 37,21 eurokoa izanen da tarifa.

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal altxatokietara eramateko lanak hasiak direlarik, lan hori burutzen ahal ez bada, gidaria edo pertsona baimendua agertu eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzen dituelako, aipatutako tarifak % 50 murriztuko dira.

B) Ibilgailuak altxatokian edukizeko zerbitzuaren kuotak.

Ibilgailua altxatokira eraman eta inork bereganatzen ez badu, 24 ordu pasatzen direnean, kuota hauek aplikatzen hasiko dira, egun edo zati bakoitzagatik, hura norbaitek bildu arte:

1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 1,45 euro.

2._2.500 kg bitarteko ibilgailuak: 3,58 euro.

3._2.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 8,97 euro.

4. egunetik goiti, aitzineko kuotak ehuneko 25 handituko dira.

LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BERTZELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

E r a n s k i n a

I. epigrafea.

I.1. Antolamendurako plan partzialak edo bereziak tramitatzea.

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak likidatuko dira plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera, eskala honi jarraituz:

_5 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 539,50 euro.

_5 baino gehiago, 10 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 461,76 euro.

_10-50 hektarea, hektarea bakoitzeko 384,97 euro.

50 hektarea baino gehiago, hektarea bakoitzeko: 308,29 euro.

I.2. Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I.1 epigrafekoen % 50 izanen dira.

I.3. Xehetasun azterlanak tramitatzea.

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak likidatuko dira plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera, eskala honi jarraituz:

_5 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 269,75 euro.

_5 baino gehiago, 10 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 231,22 euro.

_10-50 hektarea, hektarea bakoitzeko: 192,67 euro.

50 hektarea baino gehiago, hektarea bakoitzeko: 153,48 euro.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I.1 epigrafekoen % 25 izanen dira.

I.5. Birzatiketak tramitatzea.

I.5.A) Birzatiketa espediente bakoitza izapidatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraituz, eta horiei hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie:

_100 metro kubiko eraikigarri bakoitzeko: 5,40 euro.

_100 metro karratu eraikigarri bakoitzeko: 6,92 euro.

I.5.B) Birzatiketetako aldaketen izapidaketa:

_Tarifak, I.5.A epigrafean aplikatutakoen ehuneko 50 izanen dira.

II. epigrafea.

II. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa.

_Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa ehuneko 1'50 izanen da.

III. epigrafea.

III. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legeko 221. artikuluaren babesean ematen diren obra lizentziak.

III.1. Lurzatiketarako lizentziak.

Lurzatiketarako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira (100 metro karratu bakoitzeko): 3,67 euro.

III.2. Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak jasotzen dituzten obren lizentziak, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergak kargatu gabeak.

Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 37,54 euro.

III.3. Lehen erabilerako lizentziak.

Lehen erabilpenerako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, eta horiei hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie (100 metro kubiko bakoitzeko): 7,98 euro.

IV. epigrafea.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

I.1. Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa: 464,87 euro.

I.2. Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea: 464,87 euro.

I.3. Xehetasun azterlanak tramitatzea. 464,87 euro.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea: 464,87 euro.

II.1. Urbanizazio proiektuak tramitatzea: 464,87 euro.

III.1.1. Lurzatiketarako lizentziak: 37,48 euro.

ETXEKO ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

14. artikulua. 2. Animalia hilak, haien tamainak aukera ematen badu, material iragazkaitzezko poltsetan sartzen ahal dira, eta horiek behar bezala itxiko dira, garbiketa zerbitzuek eraman ditzaten. Bestelakoetan, animalia hilaren bila etxera etortzeko eskatuko zaie aipatu zerbitzu horiei. Halakoetan, behar den tasa ordaindu beharko da.

16. artikulua. 3. Animaliak identifikagarririk badu, jabeari deituko zaio eta horrek gaztigua jaso eta hamar eguneko epea izanen du berreskuratzako; behar den tasa ordaindu beharko du aldez aurretik.

E r a n s k i n a

I. epigrafea.

Zakurrak bildu eta zakurtegira eraman, eta zakurtegiko egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:

_Zakurrak biltzea, oro har: 18,00 euro.

_Zakurtegiko egonaldia (eguneko): 4,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN EGITEN DITUZTEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako ordenantza honetan ezarri dira tasak, eremu publikoko eta herrilurretako zoruan, hegalkinean eta zorupean herritar guztiei edo ugariri eragiten dieten horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziei dagozkienak.

Iragarkiaren kodea: L0418469