6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CADREITA

"UVO/10" exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Alkatetzak, 2004ko abenduaren 23an eman ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa: hasiera batez onestea UVO/10 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Arquinavarra, S.L.k prestatua, betiere Q-Marciplan, S.L.rekin adostuta, ukitutako jabea baita.

Bigarrena: 20 eguneko jendaurreko epea irekitzea, hasierako onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroan gehien saltzen diren egunkarietan eta Cadreitako Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita. Espedientea aztertu nahi duen ororen eskura egonen da, alegazioak aurkez ditzan.

Hirugarrena: hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu agiriaren aurkako alegaziorik aurkezten.

Laugarrena: ukitutakoei ez zaie banan-banan deituko, borondatezko birzatiketa honek jabe bakarra baitu eta bera baita proiektuaren sustatzailea.

Cadreitan, 2004ko abenduaren 23an._Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0500076