6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIORDIA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, hutsik

Ziordiko Udalak iragarri du hutsik daudela Ziordiko Bake Epaiategiko bake epaile titularraren nahiz ordezkoaren karguak.

Lege baldintzak beterik, kargu horietan interesa duten lagunek idatziz eskatu beharko dute udal bulegoetan, beren gorabehera pertsonal guztiak zehaztuz eta espresuki adieraziz gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Proposamenak aurkezteko hogei egun baliodun izanen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ziordian, 2004ko azaroaren 29an._Alkatea, Axier Otsoa Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0418874