6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A N T S O A I N

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, 2004ko abenduaren 2ko dekretuaren bitartez, ebatzi zuen Antsoaingo bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozedura abiaraztea, Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz.

Interesa dutenek Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte beren eskabideak, eta bertan jasoko dute karguan aritzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Horretarako, 15 eguneko epea izanen dute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2004ko abenduaren 2an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0418765