6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARASOAIN

Barasoaingo Arau Subsidiarioetako U-3ko exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Barasoaingo Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman zuen, 2004ko abenduaren 2an:

"Barasoaingo Alkatetzaren 2004ko urriaren 9ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Barasoaingo Arau Subsidiarioetako U-3 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Barasoaingo Udalak sustatua eta César Vidaurre Escalera eta Francisco Javier Sánchez Escalera arkitektoek prestatua.

Espedientea jendaurrean egon zen 2004ko abenduaren 1era bitarte, 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 8an, eta Nafarroako bi egunkaritan argitaratu ondoren.

Jendaurreko epean ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu.

Dena dela, proiektuan akats grafikoa atzeman da, zuzendu beharrekoa eta horrek bidea luzatzea dakar, unitatearen birzatiketa proiektuaren ondorioz sortutako 1 eta 2. lurzatien luzera osoan zehar.

Hortaz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134.5 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, ebatzi dut:

1. Behin betiko onestea Barasoaingo Arau Subsidiarioetako U-3 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Barasoaingo Udalak sustatua eta César Vidaurre Escalera eta Francisco Javier Sánchez Escalera arkitektoek prestatua.

2. Ebazpen hau igortzea U-3 exekuzio unitateko lurzati eraikigarrien titularrei, eta xedatzea ezen urbanizazioa eta etxebizitzak aldi berean egiten hasten badira, bankuko abala aurkeztu beharko dutela, unitatean duten partehartze portzentajeari dagokion zenbatekoarekin, betiere urbanizazio proiektuaren aurrekontuaren % 20aren gainean, 284.177,89 eurokoa baita.

3. "Merino Arregui-Epsilon 2001 UTE Unidad U-3 de Barasoain" enpresen aldi baterako batasunari baimena ematea urbanizazio lanak has ditzan, onetsitako proiektuko zehaztapenei jarraituz.

4. Ebazpen honen berri ematea osoko bilkurari, egiten duen lehenengo bilkuran, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea".

Barasoainen, 2004ko abenduaren 2an._Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0418654