6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESTERIBAR

Esteribarko A.S.en aldaketa puntuala, Arletan eta Ollokiko zati batean

3/ HIRIGINTZAKO ARAUAK

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko idazkari teknikoak 2004 abuztuaren 16an emaniko ziurtagiriaren arabera, administrazioaren isilbide positiboaren bidez onetsirik gelditu da Esteribarko A.S.en aldaketa puntuala Arletan eta Ollokiko zati batean.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70-2 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da testu-arauemaile hori.

Esteribarren, 2004ko azaroaren 27an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Atarikoak

1. artikulua. Xedea.

Hirigintzako arau hauen xedea da barneko hirigintzako araubidea ezartzea esparru mugatu batean, Esteribarko Udalaren barnean. Arauotako aginduak ulertuko dira maila goragoko legezko arauetan xedatutakoa ukatu gabe.

2. artikulua. Arauak aplikatzeko lurraldea.

Esteribarko Udal mugapeko Arau Subsidiarioen aldaketa hau honako mugak dituen lurraldearen barnean aplikatuko da: ekialdean N-135 errepidea; hegoaldean, egungo saihesbidea; eta ipar nahiz mendebaldean, Arletako mugapeko oraingo mugak; esparru hori agiri grafikoetan agertzen da mugaturik.

3. artikulua. Betearazpena eta indarra.

Arau hauek betearazten ahalko dira behin betiko onespena argitaratzen den unetik aurrera, berehala, eta indarrean iraunen dute etengabe, berraztertu edo aldatzen diren arte, horretarako aurreikusitako inguruabarrak gertatzen diren arte alegia.

Arautegi honek zehaztu gabeko alderdi orotan, Esteribarko Udalaren egungo A.S.etan zehaztutakoa izanen da arau. Era berean, aipatu lurraldean arau hauetako determinazioek Esteribarko A.S.etakoek baino indar handiagoa izanen dute, baldin eta azken horiek aurrekoekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

4. artikulua. Bete beharra.

Hirigintzako Arau hauetako determinazioak nahitaez aplikatu beharko dira, indarra duten bitartean, planeamendua nahiz eraikuntza exekutatzeko, eta betetzera beharturik egonen dira hala partikularrak nola administrazio publikoak.

5. artikulua. Arau Subsidiarioetan garapena.

Honako Arau Subsidiario hauek lurzoru osoaren araubide orokorra ezartzen dutenez, behar den plan partzialari egokituko zaio lurzoru urbanizagarriaren garapen xehekatua.

1. Antolamendu berriko elementuak lurzoru urbanizagarrian:

_Urbanizagarritzat sailkaturiko lurzoruaren araubidearen definizio xehekatua, plan partzialaren bidez.

_Behar den entea edo elkartea eratzea jarduketa sistema bakoitzean.

_Birzatiketa proiektua edo urbanizazio jarduketarako programa prestatzea, jarduketa sistema pribatua denean; edo jarduketa publikorako moduak garatzea (lankidetza, nahitaezko exekuzioa, desjabetzapena).

_Birzatiketa eta karga nahiz onuren banaketa zuzena.

_Planeamenduan aurreikusitako lurrak lagatzea.

_Urbanizazio proiektua prestatzea.

_Urbanizazioa egitea eta hura lagatzea.

_Eraikina egiteko proiektua.

_Eraikuntza.

_Etxebizitzen okupazioa eta bertako jarduerak irekitzea.

2. Hiri lurzoru finkatuan dauden eraikinak:

2.a) Eraikina berritu edo zaharberritzea:

_Berritzeko lanen proiektua.

_Berritzeko lanak.

2.b) Erabileraren aldaketa, sailkapenaren aldaketa edo jarduera berria ezartzea:

_Berritzeko lanen proiektua.

_Berritzeko lanak.

_Jarduera irekitzea.

2.c) Urbanizazioaren akabera:

_Urbanizazio lanen proiektua.

3. Hiri lurzoru finkatu gabean dauden eraikinak:

_Xehetasun azterlana (lurzatiko jabeak egoki irizten duenean).

_Eraikina egiteko proiektua.

_Eraikuntza.

_Etxebizitzen okupazioa eta bertako jarduerak irekitzea.

4. Eraikuntzak lurzoru urbanizaezinean:

_Ez da hirigintzako garapenik aurreikusten lurzoru mota honetarako. Hala ere, determinazio orokorrak aldatzeko edo proiektu sektorial bat onesteko -proiektuaren eraginak jarduketa esparrua gainditzen badu lurzoru mota honetan-, plan berezi bat izapidatu beharko da, ukituriko eremu osoa izanik plan horren esparrua. Bestalde, lurzoru urbanizaezinean eraikinak baimendu ahalko dira betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedaturiko baldintzetan (IV. kapitulua, "Lurzoru Urbanizaezinaren Araubidea); 113. artikulutik 117.era).

Hirigintzako araubidea

6. artikulua. Lurzoruaren sailkapena.

Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa honek ukituriko lurzorua honela sailkatuko da:

_Hiri lurzorua, honela banatua: hiri lurzoru finkatua eta hiri lurzoru finkatu gabea.

_Lurzoru urbanizaezina:

_Lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

7. artikulua. Hiri-lurzoru finkatua.

Hiri lurzoru finkatua osatuko dute dokumentazio grafikoan sailkapen hori duten lurrek.

8. artikulua. Hiri-lurzoru finkatu gabea.

Hiri lurzoru finkatu gabea osatuko dute dokumentazio grafikoan sailkapen hori duten lurrek.

9. artikulua. Lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

Hiri lurzoru urbanizagarria osatuko dute urbanizatzeko egokiak diren lurrek; sektorea haien gainean mugatu eta dokumentazio grafikoko 2.2.1 planoan agertzen da.

10. artikulua. Lurzoru urbanizaezina.

Lurzoru urbanizaezina osatuko dute natur baliabideak dituzten lurrek, baliabide horiek zaintze aldera urbanizatzeko egokitzat jotzen ez direlako; dokumentazio grafikoko 2.2.1 planoan mugatu dira.

11. artikulua. Erabilera orokorren esleipena.

Erabilera orokorren esleipen maila lurraldearen banaketari dagokiona da.

a) Lurzoru urbanizaezina: 35/2002 Foru Legeko 94. artikuluan _2 eta 3. ataletan_ zehazturiko kategoriak eta azpikategoriak erabiliko dira.

b) Hiri lurzorua, lurzoru urbanizagarri sektorizatua:

_Etxebizitzetakoa (E)

_Ostalaritzakoa (O)

_Dotazioetakoa (D)

12. artikulua. Erabilera xehekatuen esleipena.

Plan Partzialari dagokio erabilera xehekatuen esleipena, erabilera orokorren esleipenarekin bat etorriko baita:

a) Lurzoru urbanizaezina: 35/2002 Foru Legeko 94. artikuluan _2 eta 3. ataletan_ zehazturiko kategoriak eta azpikategoriak erabiliko dira.

Azpiegitura eta dotaziotarako erabilerak baimendurik egonen dira lurzoru urbanizaezin osoan, esleipen maila guztietan (orokorrean nahiz xehekatuan).

b) Hiri lurzorua, lurzoru urbanizagarri sektorizatua:

Erabileren egokitasun taula.

Etxebizitzet. Merkataritzak. Industriakoa

ETXEBIZITZETAKOA (E) Zerbitzuetakoa Abeltzaintzakoa

Nekazaritzakoa

Ostalaritzakoa Dotazioetakoa Industriakoa

OSTALARITZAKOA (O) Merkataritzak. Zerbitzuetakoa

Abeltzaintzakoa

Etxebizitzet. Nekazaritzakoa

Dotazioetakoa Zerbitzuetakoa Industriakoa

DOTAZIOETAKOA (D) Merkataritzak. Abeltzaintzakoa

Nekazaritzakoa

13. artikulua. Hiri-Lurzoruaren araubidea:

1. Arau Subsidiarioen aldaketari buruzko agiri honen eraginpeko eremuari dagokionez, arau subsidiarioek berek eta haien ondorengo garapenak -plan partzial baten bidez finkatuko baita-, berariaz antolatuko dituzte lurzoruaren erabilerak nahiz intentsitateak, betiere ondoko alderdi guztiekin edo batzuekin bat eginez:

_Lurraren okupazioa.

_Solairu kopurua.

_Altuera.

_Lerrokadurak.

_Erabilera eta jardueren ezarpena.

_Eremu publiko eta eremu pribatuak.

_Babes bereziko elementuak.

_Jarduketa sistemak.

14. artikulua. Lurzoruaren okupazioa.

Plan Partzialak zehatz-mehatz ezarrriko du eraikinak zenbat azalera okupatuko duen lurzatiaren azaleraren gainean.

15. artikulua. Lerrokadurak.

Plan partzialaren dokumentazio grafikoetan zehaztuko dira lurzatien lerrokadura ofizialak, bai eta eraikin berriek gorde beharreko gehieneko lerrokadurak eta derrigorrezkoak ere. Egungo eraikinetarako, antolamenduz kanpo deklaratzen ez direnetarako, egungo eraikuntzen perimetroek berek finkatuko dituzten lerrokadurak.

Hirigintza antolamendua eta nola betearazi. Toki-esparruak

16. artikulua. Lurraldearen banaketa.

Arau subsidiario hauek finkatu duten lurralde-banaketak mugatutako esparru osoa hartzen dute, bateragarriak izan daitezen arauek ezarriko duten hirigintza-antolamendua, arauen garapen erraza eta haien determinazioen araubide juridikoaren interpretazioa nahiz zehaztasuna.

_Hiri-lurzoru finkatu gabean: exekuzio unitateak (E.U.)

_Lurzoru urbanizaezinean: kategoria eta azpikategoriak

_Lurzoru urbanizagarrian: exekuzio unitateak (U.E.)

Exekuzio unitateak, hiri lurzoru finkatu gabe eta urbanizagarrikoak, eta lurzoru urbanizaezineko kategoriak, hirigintzako muga homogeneoak dira planeamenduko determinazioei dagokienez, hau da, lurzoruaren araubideari eta gainerako baldintza orokorrei dagokienez.

Plan partzialean bildutako antolamendu xehekatuko planoek eta arau partikularrek bolumeneko baldintza orokorrak eta jarduketa sistema ezarriko dituzte exekuzio unitate bakoitzerako.

17. artikulua. Urbanizazio eta eraikuntzak lanak aldi berean.

Hiri lurzoru finkatu gabean eta lurzoru urbanizagarrian aldi berean burutu ahalko dira urbanizazio nahiz eraikuntza lanak, 35/2002 FL.ko 106. artikuluan ezarritako baldintza eta betekizunekin.

18. artikulua. Erabilera publikoko berdeguneen mantentze-lanak.

Hirigintzako entitate pribatu bat eratuko da Arga ibaiaren eskuinaldeko berdeguneak, erabilera publikokoak, artatzeko, harik eta, Udalarekin bat eginez, lan horiek Udalak bere esku hartzea egoki dela irizten den arte. Lurzorua urbanizatzeko aipatu lanak burutu ondoren eratuko da hirigintzako entitate hori, buruturiko urbanizazioa Esteribarko Udalari ematen zaionean.

4/ ERAIKUNTZAREN ORDENANTZA OROKORRA

Atarikoak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza hauen xedea da eraikuntzari dagozkion baldintza orokor nahiz partikularrak arautzea.

2. artikulua. Eremua.

Ordenantzak antolamendu berriko eraikin guztietan eta berreraikitzen direnetan aplikatu beharko dira, Arau Subsidiarioak aldatzeko dokumentu honek mugatzen duen eremuan. Eta aplikatu beharko dira, orobat, berrikuntza lanetan baldin eta haien garrantzia, izaera edo munta dela-eta, Udalak hala egin behar dela berariaz adierazten badu.

3. artikulua. Betearazpena eta indarra.

Ordenantza hauek betearazten ahalko dira behin betiko onespena argitaratzen den unetik aurrera, berehala, eta indarrean iraunen dute etengabe, berraztertu edo aldatzen diren arte.

Ordenantza honek zehazten ez dituen eraikuntza arloko alderdi orotan, Esteribarko Udalaren egungo A.S.etan zehaztutakoa izanen da arau. Era berean, aipatu lurraldean arau hauetako determinazioek Esteribarko A.S.etakoek baino indar handiagoa izanen dute, baldin eta azken horiek aurrekoekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

4. artikulua. Bete beharra.

Ordenantza hauetako determinazioak nahitaez aplikatu beharko dira, indarra duten bitartean, planeamendua nahiz eraikuntza exekutatzeko, eta betetzera beharturik egonen dira hala partikularrak nola administrazio publikoak.

Definizioak

5. artikulua. Teilatupeko solairua.

Teilatupeko solairua da lur gaineko azken solairuaren sabaiko forjatuaren eta estalkiaren maldak zehazten dituen planoen artean dagoen solairua, baldin eta estalkiaren ezaugarriek bi forjatuen arteko espazio horretan bizitzeko aukera ematen badute. Ezin izanen dute ez argirik ez aireberrikuntzarik izan plano bertikalean, izan ere "Velux" motako leihoen edo antzekoen bidez irekitako zuloak onartuko baitira bakarrik. Bere azpiko solairuei loturik egon beharko du, eta ez du jabetza inola ere zatituko horizontalki. Ez da kontuan hartzen aprobetxamendu kontsumorako.

6. artikulua. Atiko-solairua:

Bera da araudiak onartzen duen lur gaineko azkeneko solairua, fatxada planoetatik atzeraematen denean. Kasu horretan, onartzen da zuloak irekitzea plano bertikaletan, txapitula eitekoak izan ala ez. Kontuan hartzen da aprobetxamendu kontsumorako.

7. artikulua. Eraikuntzaren altuera.

Eraikinaren altuera da ondoko distantzia bertikala: fatxadako murruek estalkiko forjatuarekin kanpo aldean bat egiten duten lerrorik baxuenetik sestraren eta fatxadako lerrokaduraren erdian dagoen puntura.

_Baxuagoa, lurzoruaren malda %15 baino txikiagoa bada.

_Altuagoa, lurzoruaren malda %15 baino handiagoa bada.

8. artikulua. _Sotoak:

Ordenantza hauen ondorioetarako, sotoak dira beheko solairuaren azpiko mailetan dauden guztiak. Ez da kontuan hartzen eraikigarritasunari begira.

9. artikulua. Beheko solairua.

Beheko solairua da eraikinaren kota baxuenean inguruko lurzorutik hurbilen dagoen solairua.

Bolumenaren baldintza orokorrak

10. artikulua. Eraikinen gehieneko altuera.

Antolamendu berriko eraikinen altuera, bai eta ordezkapen eragiketen ondorioz egiten direnena ere, ez da izanen 13 m. baino gehiagokoa, 7. artikuluan (Eraikuntzaren altuera izenekoan) zehazten den moduan neurturik.

11. artikulua. Solairu kopurua.

Eraikin berriek sotoa edo erdisotoa eta beheko solairua gehi beste hiru solairu izaten ahal dituzte gehienez ere.

Eraikin guztiek gutxienez ere beheko solairua eta lehen solairua edo teilatupea izanen dute, nekazaritzako nahiz abeltzaintzako instalazioen kasuetan izan ezik.

Debekatuta dago gehieneko altuera baino garaiagoa den eraikuntza oro, tximiniak eta eraikinaren zerbitzurako beharrezkoa diren instalazioak izan ezik.

12. artikulua. Solairuen altuera.

Beheko solairuen eta gainerako solairuen gehieneko eta gutxieneko altuera libreak honako hauek izanen dira:

Beh. solairua _ 4,00 m.

Gainerako solairuak: 2,50 m _ H _ 3,00 m.

Sotoak eta erdisotoa: H _ 2,20 m.

13. artikulua. Estalkiak.

Estalki makurtuek % 40ko malda edo txikiagoa izanen dute beren isurki guztietan. Bada baimena estalki lauak egiteko, teilatuaren zabalera osoan edo zati batean.

14. artikulua. Sarguneak eta hegalkinak.

Eraikinen osaketa bolumetrikoa lurzatiaren beraren barrenean librea da, onartzen baitira sarguneak, hegalkinak eta gorputz irtenak fatxada eta solairu guztietan.

Plan partzialak definituko du kasuan kasuan lurzatiaren lerrokaduraren gainean hegalkinik edo gorputz irtenik baimentzen ote den, plan horrek berak ezarriko duen antolamendu xehekatuaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L0418314