6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A N T Z I N

Antzingo Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala eta Hirigintza Hitzarmena

Udalak, 2004ko azaroaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Antzingo Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala U.E.32 unitatean, Promociones Angel Andía Mauleón, S.L.k sustatua, bai eta sustatzaile horrekin sinaturiko Hirigintza Hitzarmena ere.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 23. artikuluetan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako espedientea Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Antzinen, 2004ko abenduaren 1ean._Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0418534