6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A Z K O I E N

Arauen aldaketa 10. poligonoko 722, 704, 705, 706 eta 707. lurzatietan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2004ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1._Behin betiko onestea José María Castillo Villafrancak sustatutako arauen aldaketa 10. poligonoko 722, 704, 705, 706 eta 707. lurzatietan, hain zuzen ere lurzati horiek lurzoru urbanizaezin generiko gisa sailkatzeko.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, 35/2003 Foru Legearen 81.1 artikulua betetzeko.

3._Onetsitako agiriaren kopia Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, behin betiko onesteko.

Azkoienen, 2004ko azaroaren 30ean._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0418528