6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak, 2004ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko tributuetarako karga-tasak eta errekarguak, 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko direnak, ezartzea:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: ehuneko 0,14.

Landalurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: ehuneko 0,80.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea ezartzea, zergaren gutxieneko kuoten gainekoa.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa, ehuneko 5.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluko koadroan urterako aurreikusitako gehieneko portzentajeak aplikatuko dira. % 10eko karga-tasa ezarriko da, Foru Lege horren 176.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Halaber, hasiera batean onetsi zituen ondoko ordenantza fiskalak eta prezio publikoei buruzkoak. Arauek agindutako izapidaketak egin ondoren, 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra:

_Ordenantza fiskal orokorra.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.

_Agiriak luzatu eta izapidatzea.

_Lizentziak eman eta hirigintzan jarduerak egitea.

_Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak.

_Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta zaintzea.

_Ordezko betearazpenenak eta betearazteko aginduak.

_Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

_Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzea.

_Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia.

_Herriko jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu bereziak.

_Haur eskolara etorri eta bertan egoteko zerbitzua ematea.

_Udal igerilekuen, zentro hidrotermalaren eta instalazio osagarrien erabilera.

_Autotaxiak eta alokatzeko gainerako ibilgailuak.

_Ordenantzetan eta udal erabakietan agindutako ikuskapenak.

_Kontribuzio bereziak.

_Ezkontza zibilak egitea.

_Udalak eta haren patronatuek antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretarako sarrerak, inskripzioak edo matrikulak.

Espedientea jendaurrean jartzea, 30 egunean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Antsoainen, 2004ko abenduaren 30ean._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0500118