6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LERIN

2005eko karga-tasak

Leringo Udalak 2005erako ondotik ematen diren karga-tasak finkatzea erabaki zuen, 2004ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz:

_Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,391.

_Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,800.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 3,00.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,25 indizea, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean aplikatzekoa.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehuneko 2,20 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazterakoan (zerga-oinarria), eta ehuneko 8,00, oinarriari aplikatzen ahal zaion karga-tasarako.

Hori dena argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, zuzenean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendurik, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen den egunetik hasita.

Lerinen, 2004ko abenduaren 15ean._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0419288