6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BAZTAN

2004ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Udalak, 2004ko azaroaren 19ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Baztango Udalaren 2004ko aurrekontu orokorreko aldaketa hauek:

"2004ko aurrekontu arruntean aurreikusi gabeko gastua egin beharra dagoenez:

Sortu beharreko kontusaila, gastuen aurrekontuan:

1-313-64800 "Baztango udalerriko emakumeen egoeraren azterketa".

Inbertsioaren zenbatekoa: 9.280,00 euro.

N.G.ren diru-laguntza (% 85): 7.888,00 euro.

Finantzatu beharreko zenbatekoa: 1.392,00 euro.

Bi aldaketa eginen dira aurrekontuan, gastu berri hori 2004ko aurrekontu arruntean sartzeko.

1-A) Dirusarreretatik sortutako kreditua, 7.888,00 eurokoa.

Nafarroako Gobernuaren konpromiso irmoa dagoenez goian aipatutako azterketa egiteko diru-laguntza emateko (inbertsioaren % 85), aurrekontuan aldaketa egiteko espedientea abiarazi daiteke: "Dirusarreretatik sortutako kredituak", Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 44 eta 45. artikuluek hartarako aukera ematen baitute.

Horren guztiaren ondorioz, 2004ko dirusarreren aurrekontuan kontusail hau sortu da:

Zenbatekoa:

1-75516 Diru-lag. N.E.I. "Baztango emakumearen azterketa": 7.888,00 euro.

Eta, halaber, gastuetan ere goian aipatutako kontusaila sortu da, 7.888,00 eurokoa, guztira.

1-B) Kreditu berezia, 1.392,00 eurokoa.

Aipatutako inbertsioa datorren ekitaldirako utzi ezinezkoa den berariazko gastu zehatza baita, krediturik ez duena, beharrezkoa da aurrekontuko aldaketa egitea kreditu bereziaren bidez.

Inbertsioa osoa egiteko falta den zenbatekoaren finantzaketa gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin eginen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 36)1-a) artikuluari jarraituz.

Dirusarreretako zenbatekoa:

1-870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 1.392,00 euro.

_Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214. artikuluak betez, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Elizondon, 2004ko azaroaren 25ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0418561