6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

2157/2004 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, ernalkuntza autogamoko zereal-hazi egiaztatuen batez besteko prezioak finkatzen dituena 2004/2005 kanpainarako.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, 1999ko urtarrilaren 25eko Foru Aginduaren bidez, ernalkuntza autogamoko zereal-hazien kalitatea sustatzeko plan bat ezarri zuen.

Orobat, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak azaroaren 24an emandako 188/2004 Foru Aginduaren bitartez, kalitatea sustatzeko planari luzapena ematen zaio 2004/2005 merkaturatze kanpainarako (2004ko uzta).

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak urtero finkatuko du espezie bakoitzaren hazi egiaztatuen batez besteko prezioa. Mintegiko Hazi eta Landareen Bulegoak, azterketa egin ondoren, batez besteko prezio horiek proposatu ditu. Horiek bakarrik balioko dute aipatutako arauan ezarritako laguntzak zehazteko.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak uztailaren 28ko 12/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ernalkuntza autogamoko zereal-hazi egiaztatuen batez besteko prezioak finkatzea 2004/2005 kanpainarako. Prezioak hauek dira:

Gari biguna 427,28 236,00

Gari gogorra 442,28 322,00

Garagarra 395,80 235,00

Oloa 405,80 240,00

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2004ko abenduaren 2an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0418816