6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

URBIOLA

Urbiolako Kontzejuaren 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Urbiolako Kontzejuak 2004ko martxoaren 17an egin bilkuran hasiera batean onetsi zituela Urbiolako Kontzejuaren 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, eta Foru Lege horren 277. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aurrekontua laburturik argitaratzen da:

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 300 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.958 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 2.500 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 97 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 9.935,78 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 6.183,74 euro.

Gastuak, guztira: 24.984,52 euro.

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 329,46 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 5.800 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 16.436,06 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 2.419 euro.

Dirusarrerak, guztira: 24.984,52 euro.

Urbiolan, 2004ko azaroaren 22an._Kontzejuko burua, Fermín Pérez Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0418551