6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontuko 2 eta 3/2004 aldaketaren espedienteak hasiera batez onetsita

Murillo el Frutoko Udalak, azaroaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontuko aldaketei buruzko ondoko espedienteak: 2 zenbakikoa (kreditu gehikuntza "Saneamendu sareak eta zoladurak hein batean berritzea, III. fasea" izeneko obrak, 1 440 621 kontusaila, eta inbertsioa finantzatzeko plana) eta 3 zenbakikoa, zenbait kreditu bereziri eta kreditu gehinkuntzari buruzkoa.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202. eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Murillo el Fruton, 2004ko azaroaren 30ean._Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0418545