6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontuak hasiera batez onetsirik

Murillo el Frutoko Udalak, 2004ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2005ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta langileen plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerrokadan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Murillo el Fruton, 2004ko abenduaren 2an._Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0418544