6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ITUREN

2005erako zerga-tasak, tasak eta prezioak onetsita

Udalak, 2004ko azaroaren 24ean egin bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen, erregelamenduzko quorumarekin:

1. Honako zerga-tasa hauek onetsi dira 2005. urterako:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien % 0,27.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: mantentzea katastroko balio berri eta garbien % 0,633.

_Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren % 3a mantentzea (exekuzio materialaren aurrekontua).

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: oraingo indize eta tasak mantentzen dira.

2. Etxebizitzetako uraren kontsumorako 2005. urteko tasa finkatzea 40,00 eurotan, gehi BEZa.

3. Ostatu eta jatetxeetako uraren kontsumorako 2005. urteko tasa finkatzea 80,00 eurotan, gehi BEZa

4. Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den diru kantitatea jartzea 2005. urterako: 24,00 euro ordaindu beharko da auzolan bakoitzeko.

5. Erabaki honek 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Erabakiaren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkezten ahalko dira (administrazioarekikoa edota, aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Iturenen, 2004ko azaroaren 25ean._Alkate udalburua, Jose M.ª Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0418451