6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZUGARRAMURDI

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Zugarramurdiko Udalak, 2004ko abenduaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Zugarramurdiko ospitale zaharra zaharberritzeko lanak egiteko adjudikazioa.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, presakoa.

Kontratazio aurrekontua: 608.453,75 euro, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea, d) kategoria eta C taldea, 6. azpitaldea, d) kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Zugarramurdiko Herriko Etxean eta Hermanos Rubio, S.L. paper dendan (Francisco Bergamin karrika, Iruña).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Zugarramurdiko Udalaren erregistroan, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Zugarramurdiko Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea finitu ondoko hirugarren egun baliodunean, 20:00etan.

Proposamen eredua: jarraian ematen dena.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ................, NAN/IFZa: ................., bizitokia: ........................., karrika: ...................., udalerria: .................., telefonoa: .................., nire izenean edo ondoko honen izenean: ................ NAN/IFZa: ........... , bizitokia: .................... , karrika: ..................., udalerria: ......................., telefonoa: ......................

Jakinik Zugarramurdiko ospitale zaharra zaharberritzeko lanak presako lehiaketa irekiaren bitartez adjudikatzeko prozedura abiarazi dela, konpromisoa hartzen dut lan horiek egiteko, proiektu teknikoari eta klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguei jarraikiz, prezio honen aldera: ................ euro.

............(e)n, 200(e)ko ........aren .........(e)an.

(Sinadura)

Zugarramurdin, 2004ko abenduaren 30ean._Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0500112