6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2004ko abenduaren 27koa, Nafarroako Gobernuak hartua, 2005erako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatzen ahal zaizkien moduluak ezartzen dituena.

Maiatzaren 6ko 9/2002 Foru Legearen bidez etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatzen ahal zaizkien moduluak urtero aldatu beharra ezarri zen. Lege hori garatzearrean, irailaren 30eko 204/2002 Foru Dekretuaren bidez, etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatzen ahal zaizkien moduluak urtero aldatzeko formula ezarri zen.

Etxebizitzaren babes publikoari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legearen bidez 2004rako moduluen zenbatekoak zehaztu ziren. Formula hura zenbateko horiei aplikatuz, eraikuntza sektorearen kostuen bilakaera adierazteko moduan, modu berri batzuk lortu ziren, honakoak hain zuzen ere: 986,64 euro/metro karratu erabilgarri modulu ponderatuetan eta 944,16 euro/metro karratu erabilgarri modulu ponderatugabeetan

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta 2004ko abenduaren 27ko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

ERABAKI DU:

1. 2005ean etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaien modulu ponderatua hau da: 986,64 euro/metro karratu erabilgarriko.

2. 2005ean etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaien modulu ponderatugabea hau da: 944,16 euro/metro karratu erabilgarriko.

3. Erabaki honek ondorioak 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko abenduaren 27an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0500252