6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A U R I T Z

Oihan enkantea

Aurizko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du plegu itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendu hau:

_Palomeras alderdia, 755 pagok osatua, 768,5 metro kubiko zur egiten dutenak eta 90,51 egur. Hasierako prezioa: 12.000 euro.

Enkante honetako aprobetxamenduaren esleipena arautzen duten baldintzen plegua udal idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Interesatuek udaleko gordailuzaintzan hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren gordekina eta enpresaren kalifikazioaren dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko dute beraien proposamenarekin batera.

Proposamenak udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira eta honako iragarkiari eransten zaion ereduari lotuko zaizkio. Aurkezteko epeak iragarki hau argitaratu ondoko hogeigarren egun naturalen barnean arratsaldeko 13:00ak arte iraunen du. Enkantea ondoko bost eguneko epean eginen da, prentsan iragarriko den egun eta orduan.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak ................... adinez nagusia, NAN zenbakia .................. Helbidea ........................... (herria, kalea, probintzia) Telefono zenbakia ................................. Ezaguturik Aurizko Udalak enkantea egin behar duela ........................ metro kubiko zur egiten duen lotea esleitzeko, eta ezaguturik, halaber, esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke .................... euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditu.

(Lekua, data eta sinadura)

Auritzen, 2004ko abenduaren 15ean._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0419390