6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

D E I E R R I

Bosgarren oinarriaren aldaketa, Deierriko Udaleko administrari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

2005eko urtarrilaren 10ean, Alkateak ebazpen hau eman zuen:

"Kontuan hartuz, Udalbatzak 2005eko urtarrilaren 4an egin osoko bilkura berezian, Alvaro Nicuesa Santamaría Udalbatza honetako alkate berria izendatu zela.

Deierriko Udaleko administrari izateko lanpostu bat, lan araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 5. oinarriaren arabera, epaimahaiko burua Francisco Javier Ros López alkatea izanen da. Beraz, egoera aldatu denez, deialdiaren bosgarren oinarria Udalaren osaketa berriari egokitu behar zaio, honela:

Mahaiburua: Alvaro Nicuesa Santamaría, Deierriko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Francisco Javier Ros López, Deierriko Udaleko zinegotzia.

Ebatzi dut:

Lehenbizi._Deierriko Udaleko administrari izateko lanpostu bat, lan araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren bosgarren oinarria aldatzea, Udalak 2005eko urtarrilaren 4tik duen osaketa berriari egokitzeko. Hona hemen:

Mahaiburua: Alvaro Nicuesa Santamaría, Deierriko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Francisco Javier Ros López, Deierriko Udaleko zinegotzia.

Bigarren._Osoko bilkurari jakinaraztea, egiten duen hurrengo bilkuran, eta ebazpena argitaratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udaleko iragarki oholean eta probak eginen diren lokaleko atean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da egintza honek amaiera ematen diola administrazio bideari eta haren kontra errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Aritzalan, 2005eko urtarrilaren 11n._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0500415