6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BERTIZARANA

2005eko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretuaren 19, 20 eta 85. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Bertizaranako Udalak, 2004ko azaroaren 12an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Udalaren 2005eko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsia egonen da.

Bertizaranan, 2004ko azaroaren 22an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0418928