6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ITURMENDI

Eskaeraren onespena, lan-kontratudun bat funtzionario bihurtzeko

Udalak ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, 2004ko azaroaren 11ko osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados egonik:

"Santiago Agirre Galartza lan-kontratudunaren eskaera ikusirik eta idazkariaren txostena entzun ondoren, Udalak, osoko bilkuran, ondokoa erabaki du bertaratutako guztiak ados egonik:

1._Erabaki da Santiago Jesús Agirre Galartza langilea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzea, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusi bezala.

2._Langilea funtzionario bilakatuko da, orain arteko gizarte segurantzako sistema bera izanen du eta lanpostu berari atxikita jarraituko du.

3._Langileari aplikatu beharreko ordainsariak aipatu den Langileriaren Estatutuan ezarritakoak izanen dira. Udalak behar diren aldaketak eginen ditu nominan oraingo ordainsari gordinari egokitzearren.

4._Langilea 2005eko urtarrilaren 1ean sartuko da egiazki Estatutuan.

5._Interesatuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, lanpostua, maila, antzinatasun aitortua eta dagokion funtzionario gradua zehaztuz."

ERANSKINA

_Santiago Jesús Agirre Galartza. zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Antzinatasun aitortua: 1991eko martxoaren 1a. Gradua: 3.

Iturmendin, 2004ko azaroaren 22an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0418556