6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

2223/2004 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, otsailaren 2an Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 96/2004 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu haren bidez behin betikoz onetsi zen Esteribarko Arau Subsidiarioak Ollokiko Ollokilanda alderdian aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, otsailaren 2ko 96/2004 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen goian aipatu espedientea, Esteribarko Arau Subsidiarioak Ollokiko Ollokilanda alderdian aldatzekoa, bertako Udalak sustatua, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen aldaketaren Testu Bategin bat aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 2an eman zuen 96/2004 Foru Agindua, Esteribarko Arau Subsidiarioak Ollokiko Ollokilanda alderdian aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Foru aginduaren testua ebazpen honen eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta espedientearen aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Esteribarko Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko abenduaren 15ean._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

E R A N S K I N A

96/2004 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Esteribarko Arau Subsidiarioak Ollokiko Ollokilanda alderdian aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Esteribarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatiko zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Esteribarko Arau Subsidiarioak Ollokiko Ollokilanda alderdian aldatzeko espedientea, Esteribarko Udalak sustatua, behin betikoz onestea. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko, gehienez ere hiru hilabeteko epean, testu bategin bat aurkeztu beharko da, zehaztapen hauek biltzen dituena:

A._Alkatetzak aurkeztutako memorian adierazten diren zehaztapenak zein arauri lotetsiak diren dokumentuaren testuan.

B._Hirigintza-arau idatzizko eta grafikoetan esplizituki zein lotura duten etorkizuneko Multzoko Plan Partzialerako lotesletzat ematen diren zehaztapenek, hala nola Ibai-parkeak, bide-azpiegiturarako erreserbak (Ekialdeko ingurabidea), bide-ardatz nagusia, Udalak zuzendutako sekzioarekin, gehieneko aprobetxamendu ezarriak, probetxamendu tipoak eta ekipamenduen kokapenak; izan ere, elementu eta zehaztapen egituratzailetzat hartzen dira, HAPO indardunaren aldaketa oinarritu duten arrazoien justifikazioari lotuak.

C._Poligonoaren erabilera posibleei buruzko arau-azalpen zehatza, "hirigintza-arauaren osotasuna" kendu gabe.

D._Solairuarte, soto eta erdisotoek irabazizko hirigintza-aprobetxamendua kontsumitzen dute (35/02 FLko 102. artikulua). Kontuan ez hartzeak Udalaren aprobetxamenduaren lagapenaren ehuneko 10a aldatu eta murrizten du.

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Esteribarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko otsailaren 2an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0419024