6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLO

Udal Planeko ordenantzako aldaketa

Alloko Udalak, 2004ko azaroaren 30ean egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

"Udalak aho batez erabaki du hasiera batean onestea Udal Planeko ordenantzetako 72. artikuluko aldaketa, AO.2 eta AO.2-U eremuei buruzkoa; honako testu hau du:

_Estalkiko material gisa erabiltzen ahal da hormigoi arrezko teila. Debekaturik daude fibroporlanezko estalkiak, arbelezkoak, beste edozein koloreko hormigoizko teilak (beltzak, gorriak, marroiak, etab.).

_Eraikin isolatuetan, estalkia bi isurialdekoa bada, teilatu-hegalak makurtuak izaten ahalko dira.

_Fatxadek teilatu-hegalak edo erlaitzak izanen dituzte, erremate gisa.

_Salbuespen gisa, beste eraikuntza irtenbide batzuk onartzen ahalko dira, arauetan adierazitakoez landa, baina etxe-sail osoen proiektu bakunak direnean edo elkar mozten duten bi kaleen arteko fatxada zatiak direnean bakarrik. Arkitektura proposamena eta, horrekin batera, ingurua aztertzen dituen txosten teknikoa prestatuko da aldez aurretik".

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Allon, 2004ko abenduaren 2an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0418865