6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B E R A

Udal Plan Orokorra aldatzea, 3. poligonoko 377. lurzatian (Horgarenborda). Hasiera batez onestea

2004ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, Udalak ondoan dagoen erabakia hartu zuen:

1. M.ª Carmen Goñi Michelenak sustatutako Udal Plan Orokorreko aldaketa, antolamendu egituratzaileko determinazioena, 3. poligonoko 377. lurzatia lurzoru urbanizaezina izatetik hiri lurzoru izatera aldatzekoa, hasiera batez onartzea.

2. Aipatu aldaketa hilabeteko epean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aldez aurretik iragarkia jarrita.

3. Hasiera batez onartutako aldaketa hau Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura bidaltzea, behar den txosten orokorra egin dezan.

4. Hasiera batez onartutako aldaketa hau "Confederación Hidrográfica del Norte" izenekora bidaltzea, behar den txostena egin dezan (errekaren batetik 100 metrotara baldin badago).

5. Udal Plan Orokorreko aldaketa honek eragindako zonaldean, hots, 3. poligonoko 377. lurzatian, obra baimenak ematea etenda gelditu dela adieraztea.

6. Erabaki hau interesatuari bidaltzea.

Beran, 2004ko abenduaren 9an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0418811