6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

2005. urterako karga-tasak eta tasak aldatzea. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2004ko azaroaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoko ordenantza hauen aldaketa, 2005eko urtarrilaren 1ean indarra hartzeko:

A) Tasak:

1. Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3. Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

4. Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala.

5. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

6. Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

7. Murchanteko hilerrian nitxoak alokatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

8. Udalaren eraikin, lokal eta instalazioen eta bertako zerbitzu berezi batzuen erabilera arautzeko eta horren aldera prezio publikoak ezartzeko ordenantza.

9. Ordenantza eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

10. Obra-hondakindegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

11. Herri larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

12. Laborantzako herrilurren aprobetxamenduaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

13. Zirkulazioaren gaineko ordenantza.

14. Murchanteko musika eskolaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

B) Karga-tasak:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.

4. EIOZ.

5. Gainbalioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, espedientea 30 egunez egonen da jendaurrean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Murchanten, 2004ko abenduaren 1ean._Alkate udalburua, Jesús Aguado Simón.

Iragarkiaren kodea: L0418767