6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOZAR

Hasierako onespena, bidezkoa bada, Ordenantza fiskalei eta 2005erako prezio publikoen gaineko arauei, karga-tasak

Berriozarko Udalak, bi mila eta lauko azaroaren hogeita lauan egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, besteak beste, Ordenantza fiskalak eta 2005erako prezio publikoen gaineko arauak; karga-tasak.

Ikusirik 2005erako ordenantza fiskalak, prezio publikoen gaineko arauak, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizeen eskala, eta lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasak biltzen dituen espedientea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoarekin bat, eta ezaguturik Idazkaritzaren eta Kontu-hartzailetzaren txostenak, azterketa tekniko ekonomikoa barne, honako hau erabaki da, aldeko zazpi bozekin eta aurkako hirurekin:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea ondoko karga-tasak, lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen dutenak:

_% 0,219 hirilurreko unitateetarako, eta

_% 0,700 landalurreko unitateetarako.

Bigarrena._2005. urterako Jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko egungo indize-eskala mantentzea.

18. poligonoa, 1,4 indizea.

Hirugarrena._Aldaketak onestea Ordenantza fiskal orokorrean, bai eta udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen duten ondoko ordenantza eta tarifen eranskin hauetan ere, espedientean agertzen baitira horien testu bateginak:

_Ordenantzak.

0. Ordenantza fiskal orokorra.

1. Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga.

2. Lurren balio igoeraren gaineko zerga.

3. Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

4. Kontribuzio bereziak.

5. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

6. Autotaxiak eta alokairuko gainerako ibilgailuak arautzen dituen ordenantza.

7. Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza.

8. Jarduera sailkatu eta kaltegabeetarako lizentzien tasak eta establezimenduak irekitzekoak arautzen dituen ordenantza.

9. Ordenantza eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza.

10. Ibilgailuak eremu publikotik kentzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza.

11. Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza.

12. Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

13. Laborantzarako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

14. Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

15. Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

16. Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

17. Herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

18. Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

19. Udal zakurtegien kontzesioak arautzen dituen ordenantza.

20. Merkataritza ez egonkorraren gaineko ordenantza.

Laugarrena._Ondotik aipatzen diren udal jarduera edo zerbitzuen prezioak arautzen dituzten arau eta tarifen eranskinetako aldaketak onestea. Testu bateginak espedientean bildu dira.

_Prezio publikoen gaineko arauak.

1. Udalaren lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua.

2. Kirol instalazioak eta eskoletako areto edo instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua.

3. Udalaren Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua.

4. Haur eskoletako arreta eta laguntza zerbitzuak jasotzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua.

5. Udalak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua.

6. "Laira" famili plangintzarako eta sexu heziketarako udal zentroaren zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua.

Bosgarrena._Hasiera batez onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan."

Berriozarren, 2004ko abenduaren 9an._Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0418764