6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

S A N T A K A R A

Arau Subsidiarioetako 4. planoko altueren aldaketa behin betiko onetsita

2004ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 19an, hasiera batez onetsi zen Santakarako Arau Subsidiarioetako aldaketa, 4. planoko altuerak ukitzen dituena, eta, zehazki, hirilurren katastroko 7. poligonoko 1037. lurzatiari.

Hilabeteko epean ez zen erreklamaziorik aurkeztu.

Osoko bilkurak, 2004ko azaroaren 4an, behin betiko onetsi zuen aipatutako aldaketa hori.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Santakaran, 2004ko azaroaren 30ean._Alkatea, Daniel Ayábar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L0418681