6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRURTZUN

Behin betikoz onetsirik Irurtzungo Udal Planeko aldaketa xehekatua, APA-Ub.1 unitateko V-1 alderdiko 4. lurzatiari dagokionez

Irurtzungo Udalak, 2004ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Irurtzungo Udal Planeko aldaketa xehekatua, APA-Ub.1 unitateko V-1 alderdiko 4. lurzatiari dagokionez.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udal Planeko aldaketa argitara ematen da behin betikoz onetsi eta gero.

IRURTZUNGO UDAL PLANEKO ALDAKETA XEHEKATUA, APA- UB.1 UNITATEKO V-1 ALDERDIKO 4. LURZATIARI DAGOKIONEZ

Sustatzailea: Plazaola Hotel, S.L.

Agiriaren xedea._Agiri honen xedea da APA-Ub.1 unitateko V-1 sektoreko 4 zenbakidun lurzatirako Irurtzungo Udal Planak proposaturiko erabilera aldatzea. Aldaketa horren eraginez lurzati hori industri erabilerarako izatetik, hirugarren zerbitzuetarako edo zuzkidura pribaturako izatera pasatuko da.

Irurtzun, 2004ko abenduaren 2an._Alkatea, Juana María Martínez Jaunsarás.

Iragarkiaren kodea: L0418536