6. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

380/2004 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

Toki Azpiegituren Planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legeak zehaztu ditu 2005-2008 aldirako toki entitateen azpiegituretarako inbertsio planak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan aurreikusitako lankidetza ekonomikorako baliabide gisa.

Bidezkoa da oraingoan hura garatzen duen Erregelamendua ematea. Hori egitean uztailaren 2ko 6/1990 Foru Lege horren 69. artikuluan aurreikusitako izapideak bete dira; Toki Araubidearen Foru Batzordeak 2004ko abenduaren 1ean egindako bilkuran Erregelamendu horrekiko adostasun txostena eman zuen.

Nafarroako Kontseiluak bere irizpena eman du, 2004ko abenduaren 21ean, Foru Dekretu honi adostasuna eman diona.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2004ko abenduaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onestea. Testua Foru Dekretu honekin batera doa.

AZKEN XEDAPENA

Indarra hartzea

Erregelamendu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2004ko abenduaren 27an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

2005-2008 ALDIRAKO TOKI AZPIEGITUREN PLANARI BURUZKO URRIAREN 29KO 12/2004 FORU LEGEA GARATZEN DUEN ERREGELAMENDUA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Helburuak.

2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planaren barnean sartuko dira Nafarroako udal eta kontzejuen eskumeneko zerbitzuei dagozkien azpiegitura zenbait paratu, hobetu eta berritzeko obrak. Lan horiek aipatu aldian eginen dira, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko 12/2004 Foru Legean eta hura garatzen duen Erregelamendu honetan ezarritako beharkizunei, programazioari, ekonomi eta finantza araubideari eta kudeaketa araubideari loturik.

2. artikulua. Oinarrizko edukia.

2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planaren oinarrizko edukiaren osagaiak Plan Gidarietan, Toki Programazioan eta Herrien Garapenean aurreikusitako inbertsioak dira. Plan Berezia ere honako plan honetan sartuko da, eta hura arautzen duen Foru Legean xedatzen den edukia izanen du.

II. KAPITULUA

Azpiegituren plana osatzen duten inbertsioak

1. ATALA

Plan Gidariak

3. artikulua. Plan gidariak. Esparrua.

1. Plan gidariak, Planaren osagai direnez, xede dituzten arloetan plangintza orokorreko agiriak dira. Horietan zehazten dira, helburu dituzten gaietarako, teknika, denbora, espazio eta finantza arloetan behar diren zuzentarauak.

2. Plan gidarietan egiten diren aldaketek behar den publizitatea izanen dute, ukitutako Administrazioek aldaketa horietatik ondorioztatzen diren jarduketak beteko dituztela ziurtatzeko.

4. artikulua. Plan gidarien kudeaketa.

1. Toki entitateei dagokie plan gidarietan aurreikusitako obrak kudeatu eta zerbitzuak ustiatzea, horiek behar bezala aplikatzeko Nafarroako Gobernuarekiko koordinazio beharrezkoa galarazi gabe.

2. Plan gidariek ukitutako toki entitateek obren kudeaketa eta zerbitzuen ustiakuntza beren gain hartuko dituztelako borondatea berretsi beharko dute edo, bertzela bada, jarduera horiek Nafarroako Gobernuarekin lankidetza araubidean egiteko eskatu. Berretsi edo eskatzeko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planaren proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Era berean, Nafarroako Gobernuak bere gain har ditzake obren kudeaketa eta zerbitzuen ustiakuntza, subrogazioz, toki entitateek plangintza orokorraren esparruan ezarritako aurreikuspenak beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik betetzen ez dituztenean edo betetzerik ez dutenean.

5. artikulua. Subrogazio espedienteen prozedura.

Aurreko artikuluan aurreikusi subrogazio espedienteen izapidaketa Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 60. artikuluan aurreikusitako prozeduraren menpe egonen da. Behin betiko ebazpena eman aitzin, espedientea Toki Araubideko Foru Batzordeari igorriko zaio, hark bere iritzia eman dezan.

6. artikulua. Subrogazioaren ziozko ordainketak.

Obren kudeaketan eta zerbitzuen ustiapenean subrogazioa gertatzen bada, Toki Administrazioko Departamentuak eginen ditu egin beharreko jarduketak, eta 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko 12/2004 Foru Legean aurreikusitako ekonomia eta finantza araubidea aplikatzearen ondorio diren betebehar ekonomikoak, berriz, toki entitateen kargu izanen dira, obrak egiteari dagokionez.

7. artikulua. Plan gidarien kudeaketa.

1. Goi Presioko Ur Hornidurarako eta Hiri Hondakin Solidoen eta Berariazkoen Bilketa eta Tratamendurako plan gidariak finantzatzeko, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Plana arautzen duen 12/2004 Foru Legearen 6. artikuluan aurreikusitako baliabideak erabiliko dira, lege beraren 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Ibaien Saneamendu eta Arazketarako Plan Gidaria, berriz, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz finantzatuko da.

2. ATALA

Toki Programazioa

8. artikulua. Obrak hautatu eta lehenesteko formula.

1. Toki programazioko azpiegitura obrak hautatu eta lehenesteko formula hau erabiliko da:

HLK = AIG 0,75 + AOG 0,10 + IE 0,10 + EM 0,05

Erran nahi baita:

a) HLK: hautapen eta lehentasun koefizientea da.

b) AIG: azpiegitura indibidualaren gabeziaren adierazlea da, toki entitate interesatuak Planean sartu nahi duen lan zehatzaren gainean duena, mota bereko azpiegiturei dagokienez.

c) AOG: azpiegitura osoaren gabeziaren adierazlea da, toki entitateak duena, Plan osoaren barnean sartzen diren azpiegitura guztiekiko zenbakarria dena, herrietako bideak eta hilerriak izan ezik.

d) IE: inbertsioaren errentagarritasuna da, bizilagun bakoitzeko.

e) EM: ekarpenen multzoaren adierazlea da, 1984-2004 aldian Toki Administrazioko Departamentuaren kapital transferentzien bidez hartutakoena.

2. Koefiziente horiek guztiek 0 eta 10 bitarteko balioak hartuko dituzte. AIG koefizientea aldagai diskretua da eta gabeziaren sakontasunaren arabera izan dezakeen balioa 1, 4, 7 eta 10 da.

3. Ura banatzeko hiri sareei eta saneamendurako hiri sareei lotutako zolatze obrak eskatzen direnean, sareetan egin beharreko inbertsioa ez badago Planean sartuta, zolatze obran egin beharreko inbertsioa Planean sartzeko hautatu ahal izanen da baldin eta sarerik gabeko zolatze obrei dagokien kontsignazioaren kargura egiten bada.

9. artikulua. Azpiegitura indibidualaren gabezia.

Azpiegitura indibidualen gabeziak ondokoari jarraikiz sailkatuko dira:

AIG = 10, obrak epe laburrean egin beharrekoak badira.

AIG = 7, obrak epe ertainean egin beharrekoak badira.

AIG = 4, obrak komenigarriak badira.

AIG = 1, obrek lehentasunik ez badute.

10. artikulua. Ura banatzeko hiri sareak eta saneamenduko hiri sareak.

1. Azpiegitura indibidualaren gabezia lortzeko, ura banatzeko sareetan eta saneamendu sareetan ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

_Ura banatzeko sareak edo saneamendu sareak dituzten herrietarako proiektatutakoak, kontsumo puntuetan presio egokiak bermatzeko nahikoak ez direnean;

_egoera txarreko sareak daudenean;

_osasun arazo larriak sortzen dituzten edo sor ditzaketen banaketa eta saneamendu sareak eta 50 urtetik goitiko antzinatasuna duten instalazioak daudenean.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

_Nola-halako egoeran dauden sareak dituzten herrietarako aurreikusitakoak;

_ustiakuntza elementuak, bertzeak bertze, balbulak, kontagailuak, hustubideak, bentosak, e.a. nahikoak eta egokiak ez dituzten sareak daudenean;

_osasun arazo arinak sor ditzaketen saneamendu sareak edo erregistro-putzu txarrak dituztenak.

c) Obra komenigarriak:

Gaur egun dauden sareak osatu edo hobetzeko helburua dutenak, saretuz edo edukiera handiagoa emanez, indarra duen planeamenduan aurreikusten den hiri handitzea dela eta.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Arestian aipatutako kasuetan sartzen ahal ez direnak.

2. Azpiegitura indibidualaren gabezia lortzeko, euri uren sarean ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

_Herrietarako aurreikusitakoak, hodien ahalmen hidraulikoa nahikoa ez denean hiri arroan sorturiko isurketa-urak husteko, ur horiek populatutako guneetan uholdeak eta horiekin batera kalteak sor baditzakete;

_edo euri-uren sarearen edo kainozuloen gabezia duten guneak badira, populatutako guneetan uholdeak eta horiekin batera kalteak gerta badaitezke.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Herrietarako aurreikusitakoak, horietan gabezi edo ahalmen eza hidraulikoa badago hiri arroan sorturiko isurketa-urak husteko, ur horiek populatutako guneetan kalterik gabeko uholdeak sor baditzakete.

c) Obra komenigarriak:

Kalte arinak sortzen dituzten egungo sareak osatu edo hobetzekoak.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Arestian aipatutako kasuetan sartzen ahal ez direnak.

11. artikulua. Argia paratzea.

Azpiegitura indibidualaren gabezia elektrifikazioetan lortzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

Proiektaturik daudenak: jendea iraunkorki bizi den biziguneetarakoak, argindarrik ez badute; goi eta behe tentsioko sareak eta udal eskumeneko transformazio zentroak berriztatzekoak, behar diren erregelamendu eta jarraibideetan bildutako xedapen eta arauak bete ez eta arrisku larria sortzen badute.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Egun dauden instalazioak berritzeko proiektatu direnak, ahalmen eta kalitate nahikorik ez dutelako.

c) Obra komenigarriak:

Gaur egun dauden instalazioak hobetzeko helburua duten obrak, indarra duten erregelamenduetan bilduriko xedapenak betetzen badituzte.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Goi tentsioko lineak, transformazio zentroa eta behe tentsioko sareak dituzten instalazioak, herrietan azpiegitura osatzeko beharrezkoak badira eta horien kostua aurreko ataletan sartu gabeko bertze prozeduren edo bertze obren bidez hornidurari aurre egitea kostako zena baino handiagoa bada, eta aurreko ataletan aipatzen ez diren obrak.

12. artikulua. Herriko argiak.

Azpiegitura indibidualaren gabezia herriko argietako obretan lortzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

Hiri kaleetan argiteriarik ez duten herrietarako proiektatuak, eta instalazioak berritzekoak, bai haien osagarriak zaharkituak daudelako, bai haiek falta direlako, instalazio horiek erregelamendu, jarraibide eta gomendioetako xedapen eta arauak bete ez eta arrisku larriak sortzen badituzte.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Instalazioak berritzekoak, haien osagaien antzinatasunagatik erregelamendu, jarraibide eta gomendioetako xedapen eta arauak bete ez eta arrisku arinak sortzen badituzte.

c) Obra komenigarriak:

Egun dauden instalazioak osatu eta hobetzekoak, jadanik plangintza egina duten hirigintza eremuen zabalkuntzak aurreikusteko asmoz, horien eraikuntza toki enteei dagokienean behinik behin.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Beste obra batzuk, arestiko hiru multzoetan sartzen ez direnak.

13. artikulua. Zoladurak.

1. Azpiegitura indibidualaren gabezia zolatze obretan lortzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

Proiektaturik daudenak: eraikitako hiri eremu finkatuetan karrika eta plazetarako proiektatuak, zoladurarik ez badute edo hori egoera txarrean egoteaz gain, bertan ibiltzen diren pertsona eta/edo ibilgailuak asko badira, eta gune publikoetan egoera txarrean dauden eustormak, edo bide publikoen lerrokadurak aldatzearen ondorioz egiten diren eustorma berriak, baldin eta, beren egoeragatik, azpiegitura indibidualaren 10eko gabezia badagokie (kasu horretan zolatze obrak epe ertainean egin beharrekotzat joko dira).

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Eraikitako hiri eremu finkatuetan karrika eta plazetarako direnak, nola-halako egoeran egoteaz gain, bertan ibiltzen diren pertsona eta/edo ibilgailuak asko direnean, edo egoera txarrean egoteaz gain, bertan ibiltzen diren pertsona eta/edo ibilgailuak ez asko ez gutxi direnean.

c) Obra komenigarriak:

Eraikitako hiri eremu sendotuetan karrika eta plazetarako aurreikusitakoak, egoera txarrean egoteaz gain, bertan ibiltzen diren pertsona eta/edo ibilgailuak gutxi direnean, edo nola-halako egoeran egoteaz gain, bertan ibiltzen diren pertsona eta/edo ibilgailuak ez asko ez gutxi direnean, baita lorategiak sortu eta kentzekoak ere.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Zolatzeei dagozkien beste obra batzuk, aurreko hiru multzo horietan sartu gabekoak.

14. artikulua. Udal eraikinak.

Udal eraikintzat hartuko dira udal eta kontzejuen administrazio egoitzak hartzeko diren eraikinak, baita administrazio zerbitzuetako mankomunitate eta elkarteen egoitzak ere.

Azpiegitura indibidualaren gabezia udal eraikinetan lortzeko, udaletxe eta kontzejuetxeei dagokienez, egoitza politiko-administratibotzat hartuko dira: alkatearen eta zinegotzien bulegoak, idazkariaren bulegoa, batzar aretoa, batzordeen gelak, bulegoak, agiritegiak, biltegiak, komunak eta udaltzainen egoitzak.

Udal eraikinen gabezia lortzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

1. Eraikin berriak:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

_Hornidurarik ez badago edo dagoena hornidura estandarraren ehuneko 75era iristen ez bada.

_Dagoen hornidura kontserbazio egoera txarrean badago.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

_Dagoen hornidurak hornidura estandarraren ehuneko 75etik ehuneko 90era bitartean hartzen badu.

_Dagoen hornidura nola-halako kontserbazio egoeran badago.

c) Obra komenigarriak:

_Dagoen hornidurak hornidura estandarraren ehuneko 90etik ehuneko 100era bitartean hartzen badu.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

_Dagoen hornidurak hornidura estandarra hartzen badu, eta kontserbazio egoera onean badago.

2. Zaharberritu beharreko eraikinak: jarduketa mota desberdinei ondoko baremoa aplikatuko zaie: egitura, teilatua, fatxada, barneak eta instalazioak.

Aipatu azpiegitura gabezia lortzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

Behar den obra zatia egin gabe badago, edo, duen kontserbazio egoera orokorra txarra izateagatik, instalazioen eraikuntza eta/edo funtzionamendu elementuak mantentzeko arazo larriak sortzen badira.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Nola-halako kontserbazio egoera izateagatik, instalazioen eraikuntza eta/edo funtzionamendu elementuak mantentzeko arazo arinak sortzen badira.

c) Obra komenigarriak:

Duten kontserbazio egoera on antzekoa izanik, instalazioen mantentze eta/edo funtzionamendu arazorik sortzen ez denean.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

_Kontserbazio egoera ona denean.

Udaletxe eta kontzejuetxeetan egin beharreko obrei dagokienez, batez besteko estandartzat hartu behar diren azalera eraikiak 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko 12/2004 Foru Legeak indarra hartzean balioa zuten azken biztanleria-datu ofizialen arabera finkatzen dira, ondoko laukiari jarraikiz, Erregelamendu honen 32. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritakoa galarazi gabe:

BIZTANLEEN UDAL ETA KONTZEJUEN UDAL KONTZEJUDUNEN

KOPURUA HORNIDURA HORNIDURA

> 5.000 0,15 m² /bizilagun -

2.001 - 5.000 400 m² - 750 m² 200 m²

701 - 2.000 200 m² - 400 m² 150 m²

351 - 700 200 m² 100 m²

101 - 350 100 m² - 200 m² 100 m²

26 - 100 50 m² - 100 m² -

25 edo gutxiago 50 m² -

15. artikulua. Hilerriak.

Hilerrietako obretan kontuan hartuko dira hilerri berriak egiteko obrak edo handitu edo berritzekoak, itxiturak, kanpoko eta barneko urbanizazioak, azpiegiturak eta eraikin osagarria ukitzen dituztenak. Ez dira finantzatuko nitxoetan, panteoietan, mausoleoetan edo gorpuak errautsi nahiz erretzeko instalazioetan egiten diren obrak.

Azpiegituren gabezia lortzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

_Dagoen hornidurak ez badu hornidura estandarraren ehuneko 75 hartzen.

_Hornidura aurri egoeran badago, hornidurarik ez badago, edo kontserbazio egoera orokorra txarra izateagatik instalazioa mantendu eta/edo funtzionatzeko arazo larriak sortzen badira.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

_Dagoen hornidurak hornidura estandarraren ehuneko 75etik ehuneko 90era bitartean hartzen duenean.

_Dagoen hornidura nola-halako kontserbazio egoeran badago eta instalazioa mantendu eta/edo funtzionatzeko arazo arinak sortzen baditu edo sor baditzake.

c) Obra komenigarriak:

_Dagoen hornidurak hornidura estandarraren ehuneko 90etik ehuneko 100era bitartean hartzen duenean.

_Kontserbazio egoera onargarria denean eta instalazioa mantendu eta/edo funtzionatzeko arazorik sortzen ez badu.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

_Dagoen hornidurak hornidura estandarra hartzen badu, eta kontserbazio egoera onean badago.

Hornidura estandarra izanen da 2 metro karratu biztanle bakoitzeko, eta 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko 12/2004 Foru Legeak indarra hartzean balioa zuten azken biztanleria-datu ofizialen arabera aplikatuko da.

Kontuan hartu beharreko gutxieneko azalera 50 metro karratu izanen da.

16. artikulua. Herri-bideak.

Azpiegitura indibidualaren gabezia herrietako bideetako obretan lortzeko, ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

Jendea iraunkorki bizi den biziguneei sarbidea emateko aurreikusitako obrak; aipatu bide horiek hobetzeko obrak, eta udalaren edo kontzejuaren eskumeneko zerbitzuei lotutako toki horniduretara iristeko erabiltzen diren herri-bideak hobetzekoak, egoera txarrean egoteaz gain, horniduretara iristeko beste bide egokirik ez badago.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Sarbide horiek hobetzeko proiektatu direnak, horien egoera nola-halakoa denean, eta familia bakarreko etxeetara sartzea helburu bakarra duten obrak, haien titularren bizileku ohikoak eta iraunkorrak badira.

c) Obra komenigarriak:

Nahitaezko izaera ez duten bertzelako horniduretarako sarrera hobetzeko proiektatu direnak.

d) Lehentasunik gabekoak:

Herri-bideei dagozkien gainerako obrak, aurreko hiru multzo horietan sartu gabekoak.

17. artikulua. Azpiegitura osoaren gabezia.

1. Toki entitateen azpiegitura osoaren gabezia (AOG) ondoko formula aplikatu ondoren aterako da:

AOG = (UMA + GUA + HSA + HUA + HHSA + EA

+ APA + ZOLA + UKEA) / 0,9

2. Mankomunitateek eta udal kontzejudunek aurkezturiko eskabideen koefiziente hori kalkulatzeko, osatzen dituzten toki entitateetako AOG guztien batezbesteko aritmetikoa hartuko da kontuan, haien biztanleriaren arabera ponderaturik.

18. artikulua. UMA.

UMA erraten zaio ur murrizketen adierazleari. Herrietako ur horniketaren zerbitzuan, noizbehinka edo iraunkorki, gerta daitezkeen murrizketak edo "mozketak" ditu aipagai. Hiru balio izan ditzake:

UMA = 0, murrizketarik izan ez bada.

UMA = 0,5, urtean 3 hilabetez edo guttiagoz murrizketarik izan bada.

UMA = 1, urtean 3 hilabete baino gehiagoz murrizketarik izan bada.

19. artikulua. GUA.

GUA erraten zaio goi-presioko ur-horniduraren adierazleari; 5 azpiadierazlez osaturik dago, A.1etik hasi eta A.5era bitarte. Azpiadierazle hauek ura "goi presioan" hornitzeko sarearen osagaiei dagozkie, hau da, hartuneetatik hasi eta erregulazio biltegietarainoko osagaiei.

_A.1-ek hartunearen egoera baloratzen du; ondoko balioak har ditzake:

A.1 = 0, ur-hartunearen egoera ona bada.

A.1 = 0,5, ur-hartunearen egoera nola-halakoa bada.

A.1 = 1, ur-hartunearen egoera txarra bada.

_A.2-k baloratzen du ura kontsumitu baino lehenago edateko ur bihurtzeko instalazioak dauden ala ez dauden eta baldin badaude, horien kontserbazio egoera. Hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

A.2 = 0, instalazioen egoera ona bada.

A.2 = 0,5, instalazioen egoera nola-halakoa bada.

A.2 = 1, instalaziorik ez badago edo bere egoera txarra bada.

_A.3-k ura hartunetik erregulazio biltegira edo biltegietara eramateko hoditeriaren egoera baloratzen du. Herri bakar batek ur-hodi bat baino gehiago badu, horien guztien egoeraren batezbestekoa baloratuko da. Honela eginen dira balorazio horiek:

A.3 = 0, ur-hodiaren egoera ona bada.

A.3 = 0,5, ur-hodiaren egoera nola-halakoa edo ez-nahikoa bada.

A.3 = 1, ur-hodiaren egoera txarra bada.

Herri batek ur-hodi bat baino gehiago badu, aipatu adierazle hori honelaxe aterako da: hein bateko balorazio desberdinak zenbatuko dira eta hortik ateratako zenbatekoa hodi kopuruaz zatituko da. Gehienez ere hiru ur-hodi hartuko dira kontuan.

_A.4-k, goratzeko hodien egoera baloratzen du, hau da, ura hartunetik erregulazio biltegiraino edo biltegi batetik bestera igotzen duten hodien egoera, baita instalazio elektromekanikoena ere. Gehienez ere goratzeko bi hodi hartuko dira kontuan. A.4 kalkulatzeko A.3-rekin egindakoari jarraituko zaio. Igotzeko hodi bakoitzaren egoera ondokoaren arabera baloratuko da:

A.4 = 0, goratzeko hodiaren egoera ona bada.

A.4 = 0,5, goratzeko hodiaren egoera nola-halakoa edo ez-nahikoa bada.

A.4 = 1, goratzeko hodiaren egoera txarra bada.

Azkenik, A.5-ek ur-biltegien egoera baloratzen du. Ur-hodi eta goratzeko hodiekin egindakoaren antzera, herri batean egon daitezkeen ur-biltegien (gehienez ere 2) egoeraren batez besteko balorazioa da. Hein bateko balorazioak ondokoak dira:

A.5 = 0, ur-biltegiaren egoera ona bada.

A.5 = 0,5, ur-biltegiaren egoera nola-halakoa edo ez-nahikoa bada.

A.5 = 1, ur-biltegiaren egoera txarra bada edo horrelakorik ez badu.

Lehenik adierazle partzial hauek ateratzen dira; gehienez ere horien batura 5 izanen da. GUAren balioa aterako da ondoko formula aplikatu ondoren:

GUA = (A.1 + A.2 + A.3 + A.4 + A.5) / 5

20. artikulua. HSA.

HSA erraten zaio ura banatzeko herriko sareen eta saneamendukoen egoera adierazten duen koefizienteari. GUAren antzera, 5 azpiadierazlez osaturik dago, A.1-etik hasi eta A.5-era bitarte. Azpiadierazle hauek sare horien funtzionamendu eta egoerari buruzko alderdi desberdinak hartzen dituzte kontuan. HSA, beraz, tarteko adierazle horiek herri bakoitzean dituzten balioen batezbestekoa da.

A.1-ek ura banatzeko sarearen horniketa maila neurtzen du; 0 eta 1 bitarteko balioak ematen ditu, ur zerbitzua hartuko duten aldeei dagokienez aipatu sare horrek duen instalazio kopuruaren arabera.

A.2-k gaur egun dauden instalazioen egoera eta ura banatzeko sareak dituen gabeziak baloratzen ditu.

Hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

A.2 = 0, multzo hori ona bada.

A.2 = 0,5 multzo hori nola-halakoa baldin bada.

A.2 = 1 multzo hori txarra baldin bada.

A.3-k ura banatzeko sareak duen ur presioaren kalitatea baloratzen du. Ondoko balioak hartzen ahal ditu:

A.3 = 0, presioa ona bada.

A.3 = 0,5, presioa alderen batean nahikoa ez bada edo sarearen presioa gehiegizkoa bada.

A.3 = 1, herri osoan ur presioa nahikoa ez bada.

A.4-k saneamenduko sarearen horniketa maila neurtzen du; 0 eta 1 bitarteko balioak ematen ditu, zerbitzua hartuko duten aldeei dagokienean aipatu sare horrek duen instalazio kopuruaren arabera.

A.5-ek gaur egun dauden instalazioen egoera eta saneamenduko sarean dauden gabeziak baloratzen ditu.

Hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

A.5 = 0, multzo hori ona bada.

A.5 = 0,5, multzo hori nola-halakoa bada.

A.5 = 1, multzo hori txarra bada.

Batez besteko koefiziente horien balioak lorturik, ondoko formula aplkatu ondoren HSA daukagu:

HSA = (A.1 + A.2 + A.3 + A.4 + A.5) / 5

21. artikulua. HUA.

HUA erraten zaion koefizienteak hondakin-urak isuri baino lehenago horiek tratatzeko instalaziorik dagoen adierazten du, eta egonez gero, instalazio horren egoera adierazten du.

Hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

HUA = 0, instalaziorik badago eta haren egoera ona bada.

HUA = 0,5, instalazioaren egoera nola-halakoa bada edo haren edukiera nahikoa ez bada.

HUA = 1, instalaziorik ez badago edo horren egoera txarra bada.

22. artikulua. HHSA.

HHSA erraten zaio hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeari dagokionez zerbitzuen gabezia adierazten duen koefizienteari. A.1 eta A.2 izeneko koefizienteetatik lortzen da.

_A.1-ek zabor bilketaren zerbitzua eratua dagoen ala ez dagoen baloratzen du; hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

A.1 = 0, bilketa zerbitzurik badago, edozein izanik ere zerbitzu mota: udal zerbitzua, mankomunitate zerbitzua edo zerbitzu pribatua.

A.1 = 1, inolako bilketa zerbitzurik ez badago.

_A.2-k hondakinak tratatzeko sistema baloratzen du, behin horiek jaso ondoren. Hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

A.2 = 0, hondakinak osasun aldetik egokia den prozeduraz tratatzen badira.

A.2 = 0,5, hondakinak osasun aldetik onargarri den prozeduraz deuseztatzen badira.

A.2 = 1, hondakinak inolako kontrolik gabe botatzen badira.

Lehenik koefiziente partzial horien balioak lortuko dira; gehienez ere herri bakoitzean horien batura 2 izanen da. HHSAaren balioa aterako da ondoko formula aplikatu ondoren:

HHSA = (A.1 + A.2) / 2

23. artikulua. EA.

EA erraten zaio elektrifikazioa adierazten duen koefizienteari. A.1 eta A.2 adierazleak kalkulatuz lortzen da.

_A.1-ek elektrifikazio instalazioen horniketa maila neurtzen du; 0 eta 1 bitarteko balioak ematen ditu, zerbitzua hartuko duten aldeei dagokienez aipatu instalazio horiek duten instalazio kopuruaren arabera.

_A.2-k gaur egun dauden instalazioen egoera eta goi edo behe tentsioko sareetan eta eraldaketa zentroetan dauden gabeziak baloratzen ditu.

A.2 = 0 multzo hori ona baldin bada.

A.2 = 0,5 multzo hori nola-halakoa baldin bada.

A.2 = 1 multzo hori txarra baldin bada.

Koefiziente horiek kalkulatu ondoren, EAren balioa aterako da ondoko formula aplikatuz:

EA = (A.1 + A.2) / 2

24. artikulua. APA.

APA erraten zaio argiteria publikoan dagoen gabeziaren adierazleari eta haren kalkulua bi adierazle partzialen bidez eskuratzen da: A.1 eta A.2 adierazleen bidez lortzen da.

_A.1-ek argiteria publikoko instalazioen horniketa maila neurtzen du, 0tik 1era bitarteko balioak aplikatuz, hornitu beharreko eskualdeen aldean diren instalazioen hedaduraren arabera.

_A.2-k gaur egungo instalazioen egoera eta argiteria publikoko azpiegituran dauden gabeziak baloratzen ditu.

A.2 = 0 multzo hori ona baldin bada.

A.2 = 0,5 multzo hori nola-halakoa baldin bada.

A.2 = 1 multzo hori txarra baldin bada.

Azaldutako datuen arabera APA ondoko formula aplikatuz eskuratzen da:

APA = (A.1 + A.2) / 2

25. artikulua. ZOLA.

ZOLA erraten zaio karrika, plaza, zeharkale eta herriguneetan diren bertze bideetako zoladuren egoeraren adierazleari. A.1 eta A.2 adierazleak kalkulatuz lortzen da.

_A.1-ek zoladuraren horniketa maila neurtzen du 0tik 1era bitarteko balioak aplikatuz hornitu beharreko eskualdeen aldean diren instalazioen hedaduraren arabera.

_A.2-k gaur egungo zoladuraren egoera eta azpiegitura horretan dauden gabeziak baloratzen ditu.

A.2 = 0 multzo hori ona baldin bada.

A.2 = 0,5 multzo hori nola-halakoa baldin bada.

A.2 = 1 multzo hori txarra baldin bada.

Azaldutako datuen arabera ZOLA ondoko formula aplikatuz lortzen da:

ZOLA = (A.1 + A.2) / 2

26. artikulua. UKEA.

UKEA erraten zaio udaletxe eta kontzejuetxeetan dagoen gabeziaren adierazleari.

Administrazio zentroetan dagoen gabeziaren koefizientea A.1 eta A.2 koefizienteei batezbesteko aritmetikoa aplikatzearen emaitza da, eta horiek hala eskuratzen dira:

_A1-ek azalera eraikiaren araberako horniketa neurtzen du, den hornidura zati hornidura estandarra eginez.

Dagoen hornidura

_A.2-k horniduraren kontserbazio egoera baloratzen du, hiru mailatan:

A.2 = 0 multzo hori ona baldin bada.

A.2 = 0,5 multzo hori nola-halakoa baldin bada.

A.2 = 1 multzo hori txarra baldin bada.

Azaldutako datuen arabera UKEA ondoko formula aplikatuz lortzen da:

UKEA = (A.1 + A.2) / 2

Administrazio zentrorik ez duten herrietan A.2-ren balioa 1 izanen da, eta horren ondorioz, UKEA gehienez ere 1 izanen da herri beraren barnean.

Batez besteko estandarrak 18. artikuluan agertzen diren berak dira.

27. artikulua. IE.

IE erraten zaio, toki entitate bakoitzean, bizilagun bakoitzeko egiten den inbertsioaren errentagarritasuna adierazten duen koefizienteari. Honela kalkulatzen da:

Azpiegitura mota bakoitzean, bizilagun bakoitzeko inbertsioen batez besteko kostutzat (Kb) ondoko hauek hartuko dira, biztanle kopuruaren arabera kalkulatuta, taulan ageri den moduan:

BIZTANLERIA TARTEAK

51ETIK 201ETIK 501ETIK 1.001ETIK 1.501ETIK 2.001ETIK 3.001ETIK

Horn. eta san. sareak 5.110 4.345 3.140 2.425 1.940 1.635 1.260 900

Elektrifikazioa 2.555 2.170 1.570 1.215 970 815 630 450

Herriko argiak 1.915 1.630 1.245 910 730 615 475 340

Zoladura 5.110 4.345 3.140 2.425 1.940 1.635 1.260 900

Udal eraikinak 1.505 1.275 975 715 570 480 370 265

Hilerriak 450 385 295 215 170 145 110 80

Herri-bideak 1.505 1.275 975 715 570 480 370 265

Batez besteko kostu hori (Kb) kalkulatzeko, interpolazio lineala eginen da kasuan kasuko biztanleria-tarteko bi muturren artean.

IE kalkulatzeko, toki entitateak azpiegitura berari buruz egin dituen eskaera guztien aurrekontuen batuketa eginen da, eta bizilagun bakoitzeko kostu unitarioa, azpiegitura bakoitzari dagokiona, kalkulatuko da ondoko formulari jarraikiz:

E

Ku: bizilagun bakoitzeko kostu unitarioa da.

E: toki entitateak azpiegitura berari dagokionez eginiko eskaera guztien batura da.

K: herriko bizilagunen kopurua da, biztanleriari buruz argitaratutako azken datu ofizialen arabera.

Mankomunitateek aurkezturiko eskabideen koefizientea kalkulatzeko, osatzen dituzten toki entitateetako bizilagunen batura hartuko da kontuan.

Udal kontzejudunek aurkezturiko eskabideen koefizientea kalkulatzeko, udalerri osoko biztanleria hartuko da kontuan.

Azkenik, bizilagun bakoitzeko kostu unitarioa alderatu eginen da azpiegitura bakoitzean bizilagun bakoitzeko hautatzen diren batez besteko inbertsio kostuekin, ondoko taulari jarraikiz:

KU-ren BALIOA IE

Ku _ 0,2 Kb 10

0,2 Kb < Ku _ 0,4 Kb 8

0,4 Kb < Ku _ 0,8 Kb 6

0,8 Kb < Ku _ 1,2 Kb 5

1,2 Kb < Ku _ 2,0 Kb 4

2,0 Kb < Ku _ 4,0 Kb 2

4,0 Kb < Ku 1

28. artikulua. EM.

1984tik 2004ra bitarteko Toki Azpiegituren Planen kargura Toki Administrazioko Departamentuak kudeatu dituen kapital transferentzien bidez hartutako ekarpenen multzoaren adierazlea da. Oinarritzat hartzen du 2004ko abenduaren 1ean behin betiko sartutakoa, edo, egun horretan behin betiko sartuta egon ezean, behin-behinean sartutakoa biztanle bakoitzeko, eurotan, eta biztanleriari buruz argitaratutako azken datu ofizialen arabera.

Koefiziente hau kalkulatzeko, udal kontzejudunek aurkezturiko eskabideetan, udalari eta hau osatzen duten kontzejuei aitorturiko ekarpenen batura hartuko da kontuan.

Koefizienteak ondoko tauletatik ateratzen diren balioak izanen ditu:

a) 3.000 bizilagun baino gehiago:

ONARTUTAKO EKARPENA

EURO/BIZT. EM

00,00 - 149,00 10

149,01 - 209,00 9

209,01 - 269,00 8

269,01 - 354,00 7

354,01 - 450,00 6

450,01 - 540,00 5

540,01 - 600,00 4

600,01 - 660,00 3

660,01 - 720,00 2

720,01 - 780,00 1

>780,00 0

b) 500 eta 3.000 bizilagun bitartean:

ONARTUTAKO EKARPENA

EURO/BIZT. EM

150,00 - 209,00 10

209,01 - 354,00 9

354,01 - 450,00 8

450,01 - 510,00 7

510,01 - 630,00 6

630,01 - 750,00 5

750,01 - 1.201,00 4

1.201,01 - 1.401,00 3

1.401,01 - 1.521,00 2

1.521,01 - 1.641,00 1

>1.641,00 0

c) 500 bizilagun baino gutxiago:

ONARTUTAKO EKARPENA

EURO/BIZT. EM

481,00 - 660,00 10

660,01 - 840,00 9

840,01 - 1.141,00 8

1.141,01 - 1.622,00 7

1.622,01 - 2.283,00 6

2.283,01 - 3.004,00 5

3.004,01 - 4.206,00 4

4.206,01 - 5.409,00 3

5.409,01 - 6.612,00 2

6.612,01 - 7.815,00 1

>7.815,00 0

3. ATALA

Herrien Garapena

29. artikulua. Obrak hautatu eta lehenesteko formula.

1. Herrien garapenerako azpiegitura obrak hautatu eta lehenesteko formula hau erabiliko da:

HLK = EST + LP

Erran nahi baita:

HLK: hautatu eta lehenesteko koefizientea.

EST: ekoizpen sektorearen titulartasuna.

LP: atxiki edo sortu beharreko lanpostuak.

2. EST: ekoizpen sektorearen titulartasuna.

a) Toki entitateek egin beharreko obrak beren funtsekin finantzatzen dituzten ekimenak garatzekoak eta ekoizpen jarduerei lotuak baldin badira, 12 puntuz baloratuko dira.

b) Egin beharreko obrak finantzaketa mistoko ekimenekin loturik daudenean, ekarpen pribatuaren zenbaterainokoa kontuan hartuta baloratuko dira:

Ehuneko 1etik 25era bitartekoa bada, 4 puntuz baloratuko dira.

Ehuneko 26tik 50era bitartekoa bada, 6 puntuz baloratuko dira.

Ehuneko 51tik 75era bitartekoa bada, 8 puntuz baloratuko dira.

Ehuneko 76tik 99ra bitartekoa bada, 10 puntuz baloratuko dira.

3. LP: lanpostuak sortu edo atxikitzea.

Ekoizpen sektorean sortzen diren lanpostuak puntu banaz baloratuko dira.

Ekimenari loturik dauden lanpostuak puntu erdi banaz baloratuko dira.

LP batugaiak gehienez ere 10 puntu izanen ditu.

4. Toki entitate batzuek hautatu eta lehenesteko koefiziente (HLK) bera lortzen dutenean, funts propioekin finantzatzen den zatiaren arabera emanen zaie lehentasuna obrei, txikienetik handienera.

III. KAPITULUA

Inbertsioen ekonomia eta finantza araubidea

1. ATALA

Xedapen orokorra

30. artikulua. Ekarpenen araubidea.

1. Kapital transferentzien funtsetik 2005-2008 aldian egin beharreko ekarpenen portzentajeak, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko 12/2004 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoak izanen dira.

2. Portzentaje horiek laguntzarako oinarriei aplikatuko zaizkie, inbertsio mota bakoitzean, hurrengo artikuluetan dauden arauei jarraikiz.

3. Ekarpenaren portzentajea guztizko zenbateko lagungarriari aplikatuko zaio, BEZa barne, jasandako BEZa kengarria ez den obretan.

BEZaren kargapeko jarduerei loturiko inbertsio eta obretan, jasandako BEZaren itzulketarako eskubidea badago, aipatu ekarpen portzentajea zenbateko lagungarriari dagokion zerga oinarriaren gain aplikatuko da (BEZa kanpo).

2. ATALA

Laguntza-oinarriak

31. artikulua. Zolatze obren finantzaketa.

1. Zolatze obretan, laguntza-oinarria kalkulatu ahal izateko, ondoko hiru kasu hauek kontuan hartuko dira:

A) "Interes kulturaleko ondasun" deklaratutako hirigune zaharrak:

Galtzadako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 90,00 euro.

Espaloietako eta oinezkoentzako eremuetako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 135,00 euro.

B) Hirigune zaharrak, duten garrantzi historiko-artistikoagatik tratamendu berezia eskatzen dutenak badira, "Vianako Printzea Erakundea"-Kultura eta Turismo Departamentuak emanen duen txostenarekin bat etorriz.

Galtzadako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 72,00 euro.

Espaloietako eta oinezkoentzako eremuetako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 96,00 euro.

C) Gainerako hiriguneak:

Galtzadako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 33,00 euro.

Espaloietako eta oinezkoentzako eremuetako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 50,00 euro.

2. Espaloietako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostuan hauek ere sartuko dira: lauzak edo baldosak, oinarriko hormigoia, morteroa, zintarriak eta antzeko materialak.

Galtzadetako zoladuraren gehieneko kostuen barnean lan hauek ez dira sartuko: dagoen zoladura kentzeko obrak, eta oinarriko edo azpioinarriko geruzak emateko obrak.

Arestion adierazi diren prezioak exekuzio materialekoak dira.

Toki entitate interesatuek behar diren kasuetan aurkeztu beharko dute "Vianako Printzea Erakundea"-Kultura eta Turismo Departamentuak emandako txostena; ekarri beharreko dokumentazioan txosten hori sartzen ez bada, C) ataleko prezioak aplikatuko dira beti.

32. artikulua. Udal eraikinetako obren finantzaketa.

Obrarengatiko laguntza-portzentajea ondoko prozedurari jarraikiz zehaztuko da:

1. Udaletxe eta kontzejuetxeei dagokienez obrarengatiko laguntza-portzentajea kalkulatzeko, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko 12/2004 Foru Legeak indarra hartzean balioa zuten biztanleria-datu ofizialen arabera toki entitateentzat finkatu diren hornidura-azalerak abiapuntutzat hartuko dira, ondoko taularen arabera:

BIZTANLEEN UDAL ETA KONTZEJUEN UDAL KONTZEJUDUNEN

KOPURUA HORNIDURA HORNIDURA

>5.000 0,15 m² /bizt. -

2.001 - 5.000 400 m² - 750 m² 200 m²

701 - 2.000 200 m² - 400 m² 150 m²

351 - 700 200 m² 100 m²

101 - 350 100 m² - 200 m² 100 m²

26 - 100 50 m² - 100 m² -

25 edo gutxiago 50 m² -

Hornidura-azalera finkatzeko, Plana arautzen duen Foru Legeak indarra hartzean balioa zuten datu ofizialen ordez beste datu batzuk erabili ahal izanen dira, baldin eta toki entitateak biztanle kopuruaren gehikuntza aurreikusten badu Plan horren indarraldirako. Gainera, hirigintza antolatzeko agiria aurkeztu beharko du onetsita, aipatu hazkundeari aurre egiteko egin beharko diren etxebizitzen aurreikuspena dakarrena, eta inola ere ez da onartuko ehuneko 30etik gorako gehikuntzarik; hornidura-azaleraren gehikuntza gehienez ere horixe izanen da, nahiz eta aurreikuspena handiagoa izan.

2. Oin-plano berriko udaletxe eta kontzejuetxeetarako laguntza-portzentajea ondoko formula aplikatuz kalkulatuko da:

Hornidura-azalera m²-tan

3. Udaletxe eta kontzejuetxe diren eraikin sendotuen gaineko jarduketetan hornidura-azalera finkatzeko (metro karratutan), kontuan hartuko da lehendik dagoen eta egoitza politiko-administratibotzat har daitekeen hornidura-azalera.

Egoitza politiko-administratiboez gain bestelakoak ere badituzten eraikin sendotuetan obrarengatiko laguntza-portzentajea kalkulatzeko, egin daitezkeen obrak bi multzo hauetan sailkatuko dira:

a) Barnealdean eta instalazioetan egindako obrak, eta

b) Teilatuan, fatxadan, egituran eta elementu orokorretan egindako obrak.

Lehen taldeko obretarako laguntza-portzentajea ondoko formula hau aplikatuz kalkulatuko da:

Hornidura-azalera m²-tan

Teilatuan, fatxadan, egituran edo elementu orokorretan egiten diren obretarako, laguntza-portzentajea haien kostuaren ehuneko 100 izanen da.

Egin beharreko obrak aipatutako bi taldeetakoak direnean, obra bakoitzaren aurrekontua obrari dagokion laguntza-portzentajeaz biderkatuko da, biderkadurak batu eginen dira eta batura hori aurrekontuen zenbateko osoaz zatituko da.

4. Laguntza-oinarria kalkulatzeko, kontuan hartuko da exekuzio materialaren gehieneko prezioa metro karratu eraikiko 800 euro izanen dela.

33. artikulua. Hilerrietako obren finantzaketa.

1. Laguntza-portzentajea kalkulatzeko, toki entitate bakoitzari esleitzen zaion hornidura-azalera hartuko da abiapuntutzat, hots, 2 metro karratu biztanleko, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko 12/2004 Foru Legeak indarra hartzean balioa zuten biztanle-kopuru ofizialen gain aplikatuta.

Plana arautzen duen Foru Legeak indarra hartzean balioa zuten biztanleria-datu ofizialen ordez toki entitateren batek beste biztanleria-datu batzuk erabili nahi baditu hornidura-azalera kalkulatzeko, Erregelamendu honen 32. artikuluko 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Oin-plano berriko hilerrietarako laguntza-portzentajea formula honen arabera lortuko da:

Hornidura-azalera m²-tan

Oin-plano berria lehen zegoen hilerriaren zabalkuntza baldin bada, jarduketaren xede den azalera lehen zegoenaren eta zabalkuntzaren batura izanen da.

3. Gaurko hornidurak berritzeko obretarako laguntzaren xede izan daitekeen obraren portzentajea artikulu honetako idazpuruan aipatzen diren elementuetan honelaxe finkatuko da:

EMAITZAKO LAGUNTZA

BIDERKADURA PORTZENTAJEA

% 0 - 30 % 70

% 31 - 40 % 75

% 41 - 65 % 80

% 65etik gora % 100

34. artikulua. Lansariak eta beste gastu batzuk.

A. Laguntza teknikoarengatiko lansariak:

1. Proiektuaren prestakuntzako eta obra zuzendaritzako lansarien laguntza-oinarria (ikus-onespenak barne) eta behar diren gainerako laguntzen oinarria gehienez ere kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontuaren ehuneko 8koa izanen da, udal eraikinetako inbertsioena izan ezik, hori ehuneko 10ekoa izanen baita.

2. Beren baliabideez proiektua egin eta obra zuzentzen duten toki entitateentzat, proiektuak idazteko lansariak exekuzio materialeko aurrekontuetan sartutako obren aurrekontuen ehuneko 2 izanen dira, eta obren zuzendaritza fakultatiboko lansariak, berriz, lan horien exekuzioaren azkeneko zenbatekoen ehuneko 4, aipatu lan horiek plantillako teknikari finko edo aldi baterakoek osorik edo partzialki egiten badituzte; portzentaje horiek aplikatu ondoren ateratzen diren zenbatekoetan sartuta geldituko dira teknikarien esku-hartzeak, maila guztietakoak eta kontzeptu guztietakoak.

Laguntza teknikoko lansarien zenbatekoa gastu konpromisoari buruzko ebazpenean ezarritakoa izanen da. Ikus-onetsitako ordainagiriak eta minutak aurkeztutakoan ordainduko dira lansari horiek.

3. Obrek ukitzen dituzten lurren desjabetzapenak kudeatzeko laguntza teknikoko lansariak laguntzen xede izaten ahalko dira, gehienez ere 100 euro okupaturiko finkako.

B. Hornidura:

Kontratazio libreko obretan, materialak toki entitateek berek ekartzen dituztenetan, kontzeptu hori dela eta aurkeztutako fakturen zenbatekoa ehuneko 4 gehituko da, gastu orokorren sailean.

3. ATALA

Salbuespenezko araubidea

35. artikulua. Laguntzek hartzen duten esparrua.

1. Toki entitateak egin beharreko obraren zenbatekoa har daitekeen laguntzaren zenbatekoari doitu ondoren, salbuespen gisa, Toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko Funtsaren kargura, zenbateko horren ehuneko 100 arteko ekarpena egiten ahalko da, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planean sartutako plan gidarietako eta herrien garapenerako inbertsioetatik.

2. Toki entitateak salbuespenezko araubide horretan sartuko dira baldin eta, obrak egin behar dituen toki erakundearen ahalmen ekonomikoa edo toki entitatearen ahalmen ekonomiko bateratua azterturik, toki entitate horiek diru aldetik bideraezinak gertatzen badira obrak egiteko, kontzejuek aurkezturikoak izan ezik, kasuan kasuko udalaren ez-egitean arrazoituak badira.

36. artikulua. Helburua.

Salbuespenezko araubidearen xedea da aurreko artikuluan aipatzen diren inbertsioak finantzatzeko orokorrean ezarririko ekarpenak handitzeko jarduketa batzuk antolatzea.

Gehikuntza horren aurretik, toki entitateek neurri batzuk hartuko dituzte beren dirusarrerak egokitzeko edo aurrekontuaren orekari eusteko (aurrezki garbi gisa neurtuta); hartara, baldintza hori bete ondoren, ekarpen bereziak inbertsioaren bideragarritasun ekonomikoa bermatu behar du, aurrekontuaren oreka galarazi gabe.

37. artikulua. Salbuespenezko araubidea finantzatzeko hornidura.

Araubide hori finantzatzeko behar den diru hornidura 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko 12/2004 Foru Legearen 8.2 artikuluan ezarritako erreserbetatik aterako da.

38. artikulua. Toki entitate onuradunak.

Obren titularrak diren toki entitateak finantzaketaren salbuespenezko araubidearen onuradunak izanen dira baldin eta, behin obren zenbatekoa har daitekeen laguntzaren zenbatekoari doituta, obra horiek finantzatzeko balizko kreditu beharren ondorioz haien toki ogasunek hartu behar duten finantza zama lorturiko aurrezki gordina baino handiagoa bada, aurrezki gordin horri Foru Dekretu honetan ezartzen den moduan finkaturiko dirusarerra propioak gaineraturik eta finantza-pasiboen zerrendatik hurrengo ekitaldirako ondorioztatzen den finantza zama kendurik. Toki entitateak hasitako obrak edo Toki Administrazioko Departamentuak aurreko ekitaldietako Toki Azpiegituren Planetan sarturikoak pagatzeko behar diren maileguei dagokien finantza zama ere kenduko da, baita Diruzaintzako soberakin negatiboa pagatzeko Foru Dekretu honetan zehazten den moduan kalkulatzen dena ere.

39. artikulua. Kalkulurako prozedura.

1. Toki entitateek hartu beharreko balizko mailegu beharren finantza zama.

Urteroko balizko finantza zama kalkulatzeko, kredituak bi hauen arteko aldearen arabera kalkulatuko dira:

a) Toki entitate onuradunaren obren zenbateko lagungarria eta

b) Toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko Funtsaren konturako ekarpenak, izan litezkeen bestelako dirusarrerak, gastu orokorretarako diruzaintzako soberakin likidoa edo bestelako funts propioak gehiturik.

Inbertsioen zenbatekoa zehazteko, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko 12/2004 Foru Legeko hirugarren xedapen gehigarrian xedatu bezala eginen da.

Urteroko finantza zama teorikoa hasiera batean kalkulatuko da lorturiko kreditu teorikoak, ehuneko 5eko korritua eta 20 urterako amortizazioa aplikatuz, urteko sari iraunkorraz kalkulaturik.

2. Lorturiko aurrezki gordina.

a) Toki entitatearen aurrezki gordina kalkulatzeko, azken ekitaldiko kontuen espedientea erabiliko da, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen arabera Toki Administrazioko Departamentuan aurkezturik egonen baita; edo bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 227.2 artikuluaren arabera, ekitaldi horretako aurrekontuaren likidazioaren espedientea erabiliko da.

Toki entitate bakoitzaren aurrezki gordina kalkulatzeko, aurrekontuko 1etik 5era bitarteko kapitulu ekonomikoetako dirusarrera arrunt likidatuen eta 1, 2 eta 4 kapitulu ekonomikoetako funtzionamendu gastu aitortuen arteko kenketa eginen da, irailaren 21eko 271/98 Foru Dekretuak ezarri zuen egituraren arabera.

b) Artikulu honetako aurreko letran aipatzen den aurrezki gordinaren zenbatekoa gastu eta dirusarreren arabera gehitu edo gutxituko da, alegia, hurrengo ekitaldietan etengabe sortzetik geldituko diren edo sortu eginen diren gastu eta dirusarreren arabera.

c) Inbertsioa toki entitateak egin eta zenbatzen badu, kalkulua entitate horrentzat eginen da, haren erakunde autonomoak kanpo utzita.

Inbertsioa zerbitzua ematen duen erakunde autonomoak egin eta zenbatzen badu, hasieran kalkulua eginen da kontuan harturik, ondorio guztietarako, erakunde autonomo horren inbertsioak eta ekonomia eta finantza egoera, eta gero bateratu eginen dira, ondorio guztietarako, toki entitatearen eta erakunde autonomoaren inbertsioak eta finantza egoera, erakunde autonomoaren inbertsioa finantzatzeko konponbideak hala eskatzen badu.

3. Udal eta kontzejuen dirusarrera propioen gehitze potentzialaren kalkulua.

Lurralde kontribuzioko dirusarreren gaitasuna aztertuko da, parametro hauen arabera:

a) Hiri ondasunetako lurralde kontribuziorako, likidazio-oinarriari behar den karga-tasa aplikatuko zaio, ondoren zehazten den moduan:

a1) Lurralde kontribuzioaren likidazio-oinarria: zergaren azkeneko likidaziorako erabilitakoa aplikatuko da, baldin eta oinarri horrek eguneratze irizpideak betetzen baditu, indarra duen araudiaren ariora.

Hala ez bada, likidazio-oinarria merkatuko balioen araberako doikuntza-koefizienteaz biderkatuko da, etxebizitzen kasuan. Batzuk zein besteak Nafarroako Gobernuaren Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak emanen ditu.

b2) Urteroko karga-tasa ehuneko 0,30 izanen da.

b) Landalurretako lurralde kontribuziorako, zergaren azkeneko likidaziorako erabiliriko zerga-oinarriari urteroko 0,62 karga-tasa aplikatuko zaio.

Dirubilketa autonomoaren gehitze potentziala aipatu den prozeduraren bidez kalkulaturiko gaitasunari aurrekontuetako likidazioaren azkeneko espedientean kontzeptu horiengatik izandako likidazioa kentzetik aterako da, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 272.2 artikuluan eta kontabilitateko jarraibideei buruzko 272/98 eta 273/98 Foru Dekretuetan xedaturikoarekin bat.

Kontzejuei dagokienez, beren udalen dirubilketaren gehitze potentziala lehen azaldu bezala kalkulatuko da. Gero, udalerriko bizilagun bakoitzeko dirubilketaren gehitze potentziala kalkulatuko da.

Kontzejuaren dirubilketaren gehitze potentziala, berriz, udalerriko bizilagun bakoitzeko gehikuntza kontzeju horretako bizilagunen kopuruaz biderkatuz lortuko da.

4. Diruzaintzako soberakin negatiboaren finantzaketa.

Diruzaintzako soberakina kalkulatzeko, aurrekontu eta gastu publikoaren arloko irailaren 21eko 270/98 Foru Dekretuko V. Kapituluko hirugarren atalean ezarri bezala eginen da.

Dekretu horretako 103. artikuluko 1. puntuan ezarririko epe luzerako kreditu eragiketei dagokienez, horien finantza zama kalkulatzeko 20 urterako sari iraunkor bat eta ehuneko 5eko korritua aplikatuko dira. Legegintzaldiko kreditu eragiketei dagokienez, finantza zama kalkulatzeko ehuneko 5eko korritua aplikatuko da legegintzalditik falta diren urteetarako, Dekretu bereko 103. artikuluko 2. puntuarekin bat.

40. artikulua. Udalek hartu beharreko konpromisoak eta Salbuespenezko Araubideko Funtsaren ekarpena zehazteko era.

1. Salbuespenezko araubidea eskatu bai baina onuradun izaterik lortu ez duten udalak.

Erregelamendu honetako aurreko artikuluekin bat kalkuluak egin ondoren, zehazturiko finantza zama baino aurrezki handiagoa duten udalak autofinantzatutzat joko dira.

Udal autofinantzatuek osoko bilkuran erabaki beharko dute itundu eta aurkezturiko finantzaketa formula mantendu eta errespetatuko dutela, aurreko idatz-zatian aipatutako aurrezki positiboa ekarriko duten baliabideak lortzeko behar adinako zenbatekora egokituta, eta, hala bada, hirilurraren gaineko kontribuziorako balorazio txostena eta lurralde kontribuzioaren tasak onetsiko dituzte.

Erabaki horien ondorioz, entitate horren bideragarritasun plana positibotzat joko da eta gastu konpromisoari buruzko ebazpena emanen da. Toki entitateak hautaturiko finantzaketa formula eta gehieneko diru ekarpena agerraraziko dira.

Erabaki hori hartu ezik, toki entitateak aukerako neurriak proposatu beharko ditu edo 2005-2008 aldirako inbertsioa gutxitu, behar den ber. Osoko bilkuraren erabakia izanen da proposamen horren oinarria.

Toki entitateek proposamenik egiten ez badute, Toki Administrazioko Departamentua ofizioz arituko da eta Toki Azpiegituren Planetik baztertzeko prozedura abiaraziko du edo hasiera batean sarturiko inbertsioak gutxituko ditu, bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa bermatzeko moduan.

2. Salbuespenezko araubidea eskatu eta haren onuradun diren udalak.

Funtsaren ekarpenen onuradun diren udalek osoko bilkuran erabaki beharko dute ondoko konpromiso hauek hartzea salbuespenezko araubidean sartu eta hurrengo ekitaldietarako eta, betiere, obrak amaitu arteko ekitaldietarako:

a) Egoki bada, hirilurraren gaineko kontribuziorako balorazio txostenaren egunerapena onestea, indarra duen araudiarekin bat.

Aipatu ekitaldietarako ondoko tasa hauek onestea gutxienez:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 0,30.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: 0,62.

b) Salbuespenezko araubidea duten obrak amaitu arte, Toki Administrazioko Departamentuak oinarrizko azpiegituretan sarturiko obrak egitea bakarrik inbertsio moduan, eta ez ituntzea kreditu edo finantza zama gehiago, Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimendu ezik, eta bakarrik inbertsioa beharrezkoa denean salbuespenezko gorabeherengatik edo bermaturik dagoenean haren finantzaketak ez duela geroan defizitik sortuko.

c) Salbuespenezko araubidean sartzearen emaitza diren baliabide propioak atxikitzea.

3. Salbuespenezko araubidearen ekarpena zehazteko, 39. artikuluko 1. puntuaren arabera zehazturiko finantza zamari 38. artikuluaren eta 39. artikuluko 2, 3 eta 4. puntuen arabera kalkulaturiko aurrezkia kenduko zaio, positiboa bada. Gero, alde positiboa kapitalizatuko da 39. artikuluan aipatzen diren baldintzetan. Kalkulu horren emaitza izanen da salbuespenezko araubideagatik eman beharreko ekarpena.

41. artikulua. Kontzejuek hartu beharreko konpromisoak eta Salbuespenezko Araubideko Funtsaren ekarpena zehazteko era.

Hartu beharreko konpromisoak: 1. Kontzejuak diferenteki tratatuko dira inbertsio motaren arabera:

a) Kontzejuen eskumena diren inbertsioei dagokienez, aurreko artikuluko 2. puntuko b) eta c) letretan aipatzen diren neurriak hartzeko konpromisoa hartuko dute eta, hala bada, 39. artikuluko 3. puntuan aurreikusitakoa aplikatuz kalkulaturiko zenbatekoa eginen duen kontribuzio berezia ezarriko.

Aurreko kalkuluak egin ondoren, 39.1 artikuluan ezarririko finantza zama baino handiagoa den aurrezkia lortzen duten kontzejuek, hala bada, kontribuzio bereziaren zenbatekoa egokitzen ahalko dute aurrezki positiboa bermatzen duen zenbatekora eta ez da beharrezkoa izanen Salbuespenezko Araubideko Funtsetik ekarpenak hartzea.

b) Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoaren arabera delegaturiko obrei dagokienez, kontzejuek itun bat erdietsi beharko dute udalarekin. Haren arabera, udalak konpromisoa hartu beharko du kontzejuaren aurrezkia positibo bihurtzeko zenbatekoa ekartzeko. Salbuespenezko araubidearen barruan konpromisoa onartzeko, udalaren bideragarritasun ekonomikoa izanen da baldintza ekarpen hori egiteko. Bestela, udalei buruz salbuespenezko araubidean arauturik dagoena aplikatuko da.

Udalaren erabakian honek konpromisoa hartuko du kontzejuari pagatzeko honen aurrezkia positibo bihurtzeko zenbatekoa, trasferentzia bidez.

Azken erabaki honekin batera Nafarroako Gobernuaren baimena aurkeztuko da Nafarroako zergetan partaidetza fondotik zenbateko hori kentzeko, kontzejuari pagatzeko.

Kasu horretan, kontzejuek 40. artikuluko 2. puntuko b) eta c) letretan aipatutako neurriak jartzeko konpromisoa hartuko dute.

2. Salbuespenezko araubideko funtsaren ekarpena zehazteko, 39. artikuluko 1. puntuan zehazten den finantza zamari kontzejuaren aurrezkia kenduko zaio, artikulu honetako aurreko puntuko a) eta b) letrekin bat kalkulatua, inbertsio motaren arabera, positiboa izanez gero. Gero, alde positiboa kapitalizatuko da 39. artikuluan aipatzen diren baldintzetan. Kalkulu horren emaitza izanen da salbuespenezko araubideagatik eman beharreko ekarpena.

3. Udala salbuespenezko araubidearen onuradun bada, hark ere bete egin beharko ditu 40. artikuluan eskatutako konpromisoak eta horretan oinarrituta zehaztuko da udal horrek ekarpen gehigarriaren zenbateko zatiari ezin dion aurre egin. Zenbateko hori kontzejuari esleitzen ahal zaion funtsaren ekarpena izanen da.

42. artikulua. Mankomunitateen araubidea.

Urteroko finantza zama teorikoa mankomunitateak lorturiko aurrezki gordinaren zenbatekoa baino handiagoa denean, hurrengo ekitaldirako finantza-pasiboen zerrendatik ondorioztatzen den finantza zama eta Toki Administrazioko Departamentuak aurreko ekitaldietan sartu dituen obrak ordaintzeko eta, egonez gero, diruzaintzako soberakin negatiboa finantzatzeko hitzartu beharreko maileguei dagokiena kenduta (hori dena salbuespenezko araubide honetarako ezarririko arauen arabera kalkulaturik), inbertsioak, gutxienez ere, inbertsioen aurreikuspenaren hasierako mailarekin legokiekeen 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planean eskuarki ezarririko ekarpenetara egokituko dira.

Mankomunitateko zuzendaritza organoek eginen dute egokitzapen hori.

43. artikulua. Salbuespenezko araubidean parte hartzeko eskabiderako epea.

Salbuespenezko finantzaketa araubidean parte hartzeko, toki entitateek eskabidea aurkeztu beharko diote Toki Administrazioko Departamentuari 15 egun balioduneko epean, bideraezintzat jo dituztela jakinarazten zaienetik hasita.

44. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Salbuespenezko araubidean parte hartzeko eskabidearekin batera toki entitateek agiri hauek aurkeztuko dituzte:

a) Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen arabera Toki Administrazioko Departamentuan aurkezturik behar duen azkeneko ekitaldiko kontuen espedientea edo bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 227.2 artikuluaren arabera, ekitaldi horretako aurrekontuaren likidazioaren espedientea, aurretik aurkeztu ez badute.

b) a) atalean aipatzen den espedienteko finantza-pasiboen zerrenda osatzen duten finantza-pasiboen eta eskabidea aurkeztu baino lehen ondoren hitzartutakoen polizak.

c) Hirilurraren gaineko kontribuziorako eginiko azken balorazio txostenaren aplikazio urtearen ziurtagiria.

d) Hirilurraren gaineko kontribuziorako onetsitako azken tasak. Aplikazio urtea adierazi behar da.

2. Bideragarritasun azterlanak diraueino, eskabideak ebatzi baino lehen agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Toki entitate bakoitzaren erabakiak, salbuespenezko araubide hau garatzeko neurriak biltzen dituztenak.

b) Gainera, Toki Administrazioko Departamentuak behar adina agiri eskatzen ahalko ditu inbertsio planetako bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa zehazteko.

45. artikulua. Eskabideen ebazpena eta ordainketa.

1. Toki Administrazioko Departamentuaren ebazpen baten bidez eskabideak ebatziko dira eta gastu konpromisoa finkatuko da.

2. Toki entitateek salbuespenezko araubideko funtsetik hartu beharreko kopuruak obraren azken ordainketarekin batera ordainduko dira eta horretarako baldintza izanen da Erregelamendu honetako 40. artikuluaren arabera hartutako konpromisoak betetzea.

46. artikulua. Egiaztapenak eta eskubide ekonomikoen galera.

Toki entitateek arauak betetzen ez badituzte, Erregelamendu honetako 57. artikuluan xedatu bezala eginen da.

IV. KAPITULUA

Prozedura orokorra

47. artikulua. 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planaren eraketa.

1. Toki Administrazioko Departamentuak 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Plana eratuko du, plan gidariak eta Toki Azpiegituren Planari buruzko Foru Legearen 12. artikuluan ezarritako epean aurkeztutako eskabideak kontuan harturik, Foru Lege horretan aurreikusitako ekonomia eta finantza araubidea eta, egoki bada, hautatzeko eta lehenesteko formula aplikatuz, eta bertan ezarritako baldintzak betez.

2. Ura banatzeko eta saneamendurako hiri sareetako obrak ezin izanen dira hautatu dagozkien eskabideetan ez bada azaltzen ukitutako instalazio eta zoladurak berritzeko aurrekontua. Nolanahi ere, berrikuntza horren kostua azkenean "Sareei lotutako zoladura"rako kontsignazioaren kargura finantzatzen ahalko da.

3. Toki Administrazioko Departamentuak 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planaren proposamena onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du, jendaurrean azaltzeko. Alegazioak aurkezteko 15 egun balioduneko epea egonen da, proposamena argitaratu eta biharamunetik hasita.

48. artikulua. 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planaren onespena.

1. Aurreko artikuluan ezarritako jendaurreko epea amaiturik, Nafarroako Gobernuak Toki Azpiegituren Plana onetsiko du, kontuan izanik aurkeztutako alegazioak eta 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Plana arautzen duen Foru Legearen 14.2 artikuluan aurreikusitako erreserbatik gelditzen dena.

2. 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Plana onesteko erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta bertan agertu beharko dute bai hura osatzen duten inbertsioek eta bai kanpo utzitako inbertsioek ere, lortutako hautapen eta lehenespen koefizienteekin. Planean sartzen ez diren inbertsioak erreserban geldituko dira koefizienteen araberako hurrenkeran, handienetik txikienera, litekeena delako gerora Plana handitzea, hura arautzen duen Foru Legean aurreikusitako zabalkuntzen bitartez.

49. artikulua. Gastu konpromisoa.

1. Nafarroako Gobernuak onetsitako Planean inbertsioak sartuta dituzten toki entitateek hurrengo atalean aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Plana arautzen duen Foru Legean ezarritako epean, eta Foru Lege horren 8.4 artikuluan aurreikusitako zabalkuntzak direla bide gerora inbertsioak Planean sartzen zaizkien toki entitateek agiri berak aurkeztu beharko dituzte 4 hilabeteko epean, zabalkuntza Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

2. 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planean inbertsioak sartzen zaizkien toki entitateek agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Toki Administrazioko Departamentuari:

a) Obrak egiteko proiektua.

b) Egin beharreko obren finantza plana. Zenbateko lagungarriaren finantzaketa eta gauzatzekoa den inbertsioaren finantzaketa bereizi behar dira.

c) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen arabera Toki Administrazioko Departamentuan aurkezturik behar duen azkeneko ekitaldiko kontuen espedientea, aurretik aurkeztu ez badute, edo bestela, Foru Lege bereko 227.2 artikuluaren arabera, ekitaldi horretako aurrekontuaren likidazioaren espedientea, hau ere aurretik aurkeztu ez badute.

d) Aurreko atalean aipatzen den espedienteko finantza-pasiboen zerrenda osatzen duten finantza-pasiboen eta eskabidea aurkeztu baino lehen ondoren hitzartutakoen polizak.

3. Toki Administrazioko Departamentuak, proiektuaren egokitasun tekniko eta ekonomikoa eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa egiaztatu ondoren, ebazpena emanen du, hurrengo ataleko kasuetan izan ezik, eta bertan ezarriko du Azpiegituren Planaren kargura egin beharreko diru ekarpenaren gehieneko zenbatekoa. Ekarpena behin-behinekoa izanen da harik eta behar den kontratua adjudikatu arte; hori egindakoan Toki Administrazioko Departamentuak ekarpena erregularizatuko du lortutako beherapenaren arabera, halakorik badago.

4. a) Toki entitateak egin behar duen inbertsioa zenbateko lagungarria baino handiagoa bada eta horretarako bideraezina gertatzen bada, toki entitateak ziurtagiria aurkeztu beharko du zenbateko lagungarria bakarrik exekutatzeko konpromisoa hartzeko, 10 egun balioduneko epean, eta bigarren aukera horren bideragarritasun ekonomikoa aztertuko da.

b) Toki entitateak egin behar duen inbertsioa zenbateko lagungarria baino handiagoa ez bada, edo toki entitateak aurreko atalean ezarritako moduan egokitu badu, baina horretarako bideraezina gertatzen bada, 15 egun balioduneko epea egonen da, jakinarazpen egunaren biharamunetik hasita, ukitutako toki entitateek agiri gehiago aurkez ditzaten aipatutako bideragarritasun ekonomikoa lortu ahal izateko eta, halaber, aurkeztutako finantzaketa formula mantendu eta errespetatzeko osoko bilkuran erabaki bidez hartutako konpromisoak aurkez ditzaten. Bideragarritasun ekonomikoa finantzaketaren aukerako formulen bidez edo VI. kapituluan arautzen den salbuespenezko araubidean sartzeko eskabidearen bidez lortzen ahalko da.

Bi kasuetan ere, ez da bideragarritasun ekonomikorik lortuko eta ezin izanen da salbuespenezko araubidean sartu baldin eta ukitutako toki entitateak ez badio berariaz uko egiten Toki Azpiegituren Planaren esparrukoak ez diren obrak egiteari, toki entitateak horrelako obrak aurreikusita baina hasi gabe baditu.

50. artikulua. Obren esleipena.

1. Gastu konpromisoari buruzko ebazpenak ekarpena ezarritakoan, horien xede diren obrak toki entitate bakoitzak esleitu beharko ditu hura jakinarazi den unetik hasita hiru hilabeteko epearen barnean, eta lanei hasiera eman beharko zaie gastu konpromisoari buruzko ebazpenaren egunaren ondoko urtebeteko epean.

2. Nolanahi ere den, "administrazio bidezko obrak" egin ahal izateko Toki Administrazioko Departamentuak eman beharko du baimena.

51. artikulua. Obrak egiteko epea.

Obrak egiteko epea esleipenean bertan zehazten dena izanen da. Epea luzatzen bada edo obrak aldi baterako eteten badira, lehenbailehen jakinarazi beharko zaio Toki Administrazioko Departamentuari.

52. artikulua. Ekarpenak ematea.

a) Ekarpenen onuradun diren toki entitateei honela eginen zaie ordainketa:

_Ehuneko 40 obren hasieran.

_Ehuneko 40, obren erdiak eginak direnean.

_Gainerakoa, obrak bukatzean. Ekarpena murriztu eginen da obrak egiteko kostua esleipenaren zenbatekoa baino txikiagoa bada.

b) Desjabetzapenak izan baldin badira, partikularrei ordaindu zaiela frogatu ondotik ordainduko da kostua, obrak bukatutakoan.

c) Zerbitzuei dagozkien inbertsio eta obretan, BEZa ordaintzen duten prezioak eta/edo tasak helburu dituztenetan _toki entitateak Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren bidez berreskuratuko du BEZ hori_, burututako obraren ziurtagiriei doazkien soluzio partzialen abonuetan sartuko da, aurrerakin modura, soluzio partzial bakoitzari dagokion BEZa finkatutako ekarpenaren portzentajeaz biderkatu ondoren ateratako zenbatekoa.

Aurrerakin gisa ordaindutako zenbatekoak, BEZari dagozkionak, azken ordainketan erregularizatuko dira.

53. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Obren hasierari dagokion zenbatekoa kobratu ahal izateko, toki entitateak obren hasieratik hurrengo hamabortz eguneko epearen barrenean ondoko hau aurkeztu beharko du:

a) Ondokoak azaltzen dituen ziurtagiria:

_obraren lizitazioaren eta esleipenaren aurrekontua; izandako aldaketa-koefizientea adierazi behar da.

_zuzendaritza fakultatiboaren lizitazioaren eta esleipenaren aurrekontua; izandako aldaketa-koefizientea adierazi behar da.

_finkatutako exekuzio epea.

_obren esleipen-hartzailearen izen edo helbide soziala edo identifikazio fiskala.

b) Zuinketa egiaztatzeko eta obrari hasiera emateko aktaren kopia.

2. Ekarpenaren ehuneko 40a kobratu ahal izateko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Jatorrizko ziurtagiria, neurketa zehatzak eta esleipenaren baldintzei lotuak izanen dituena.

3. Obrak bukatu eta hilabeteko epearen barrenean, ekarpenaren gainerakoa eskatuko da ondoko agiri hauek aurkeztuz:

a) Obra hartzeko aktaren kopia edo ziurtagiria.

b) Obren amaierako egoeraren planoak eta memoria.

c) Materialekin egindako saioen eta instalazioetan egindako proben ziurtagiriak, zerrenda eta emaitzak.

d) Obraren azken likidazioa, jatorrizkoa, neurketa zehatzak eta esleipenaren baldintzei lotuak izanen dituena, baita prezio kontrajarrien aktak ere.

e) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuek eginiko diru ekarpenei buruzko baiezko edo ezezko ziurtagiria.

4. Ekarpenak kobratzeko dokumentazioa Toki Administrazioko Departamentuan aurkeztu beharko da, eta horrek ordaintzeko agindua emanen du, zerbitzu teknikoen eta obraren ikuskatzaileen txostena eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren. Horretarako, behar diren egiaztapenak egin eta egoki irizten den dokumentazio osagarria eskatzen ahalko da.

V. KAPITULUA

Prozedura bereziak

54. artikulua. Obrak hasteko baimena.

2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko Foru Legearen 9. artikuluko a) idatz-zatian aurreikusitako baimena, hau da, obrak hasteko baimena, Toki Administrazioko Departamentuaren ebazpen baten bidez emanen da, aurretik toki entitate interesatuak eskatuta. Baimenaren eskabidearekin batera ondoko agiri hauek aurkeztuko ditu:

_Aipatu Foru Legearen 12.B.3 artikuluko e) idatz-zatian aipatutako agiriak:

_Obra egiteko proiektua eta inbertsioaren ekonomia eta finantza plana, Erregelamendu honen 49.2 artikuluan ezarritako agiriekin batera.

55. artikulua. Presako prozedura.

Toki Administrazioko Departamentuak presakotzat jotzen dituen obrak Toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko Funtsaren kargura finantzatu ahal izanen dira, Departamentu horrek gastu konpromisoari buruzko ebazpena eman ondoren.

Obra presakotzat jo dadin, toki entitate interesatuak Toki Azpiegituren Plana arautzen duen Foru Legearen 12.B.3 artikuluko a) eta e) idatz-zatietan eta, egoki denean, d) idatz-zatian aipatutako agiriak aurkeztu beharko ditu, presaren justifikazioarekin batera.

Inbertsioa presakotzat jotzen duen ebazpena jasotzen duenetik 4 hilabeteko epean, toki entitateak Erregelamendu honen 49. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aipatutako agiriak aurkeztu beharko ditu.

56. artikulua. Larrialdiko prozedura.

2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusten den moduan toki azpiegiturak konpondu edo berritzeko obrak larrialdikotzat jotzen direnean, Toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko Funtsaren kargura finantzatzen ahalko dira, Toki Administrazioko Departamentuak emanen duen ebazpenaren bidez. Ebazpen horretan gastu konpromisoa finkatuko du. Toki entitateak eskabidea aurkeztu beharko du horretarako, larrialdia zergatik sortu den azaltzen duen ziurtagiriarekin batera. Halaber, egin behar den gastua adierazi beharko du eta Erregelamendu honen 49.2 artikuluan aipatutako agiriak aurkeztu beharko ditu, salbuespenezko araubidea eskatzen badu.

57. artikulua. Baztertzeko prozedura.

1. Behar den espedientea tramitatuko da bazterketaren aurretik. Toki Administrazioko Departamentuaren ebazpen batek abiaraziko du espedientea. Gero hamabost eguneko entzunaldia emanen zaio toki entitate interesatuari, eta espedientea abiarazi zuen organoak berak behin betiko ebatziko du. Prozedurari hasiera ematen bazaio kobratu gabe dauden ekarpenak bertan behera geldituko dira.

2. Artikulu honetan ezarritako arrazoiengatik Planetik baztertzen badira, toki entitateen azpiegiturak, inbertsioa eginda dagoen kasuetan izan ezik, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko Foru Legean aurreikusitako erreserbako zerrendetan sartuko dira, azken-azkenean.

Iragarkiaren kodea: F0500001