II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
T U T E R A
Jarduera sailkatua
Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearekin (1989ko abenduaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta haren Erregelamenduarekin bat, otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen (1990eko martxoaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko martxoaren 11n egin bilkuran jarduera lizentzia hau eman dela:
Eskatzailea: Bodegas Inbelca, S.L. Jarduera: Ardoa botilaratu eta saltzea (upategia). Tokia: Las Labradas industrialdea, Castilla-León karrika, 35, Cataluña karrikako izkinan (15.9 eta 15.10 lurzatiak) (065/04).
Tuteran, 2005eko martxoaren 11n._Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0504715