48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

GARRALDA

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2005eko martxoaren 15a. Eskatzailea: Eduardo Arriola Juampérez. Jarduera: esne behiendako nabea. Tokia: Zakarrola alderdia.

Garraldan, 2005eko martxoaren 16an._Alkatea, Alejandro Belzunce Lerindegui.

Iragarkiaren kodea: L0504672