48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

MURUZABAL

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Urbanizaciones Iruña. Jarduera (paratzea): Legarrak ateratzea, Frankomearra alderdian, Muruzabalgo udal mugapean. Tokia: Frankomearra alderdia.

Muruzabalen, 2005eko martxoaren 4an._Alkate udalburua, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L0504231